→Basauri

Agroekologia lantzeko Urduñara irteera Sagarrak eta Euskarabilarekin

urduña ekoizpen agroekologikoa bisita

Era berean, San Juaneko XII. Azokara bisita antolatu dute eta ondoren Artomañara osteratxoa egingo dute. Izena emateko epea zabalik ekainaren 16ra arte

Ekainaren 19an, igandez, Sagarrak taldeak Euskarabila elkartearekin lankidetzan Urduñara irteera antolatu du. Agroekologia ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. “Urduñan egiten ari diren lanak argi eta garbi erakusten du tradizioa eta modernitatea bateragarriak direla”, diote talde ekolo- gistatik. Era berean, San Juaneko XII. Azokara bisita antolatu dute eta ondoren Artomañara osteratxoa egingo dute. Bertan inguruko eta sasoiko produktuekin egindako menua bazkalduko dute parte hartzaileek. Arratsaldean ustiategi agroekologikoa bisitatuko dute: fruito txikien eremua eta autokontsumorako ortuen proiektua.

Urduñara joateko Basauri-Bidebietako Renfe geltokian jarri dute hitzordua 09:00etan. Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman behar du ekainaren 16a baino lehen 944 409 016 edo 944 263 769 telefonoetan edo ekologia@sagarrak.org helbide elektronikoan. Txangoaren prezioa 20 eurokoa izango da nagusientzako eta 10 euro umeentzako.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak