→Arrigorriaga

Ainhoa Galdeano txapeldun gurpil-lerroko patinaje artistikoan

arrigorriaga ainhoa galdeano patinaje artistikoa 2015

Joan den martxoa­ren 21ean eta 22an Gurpil-lerroko Patinaje Artistikoaren I. Nazioarte­ko Txapelketa izan zen Tolousen (Frantzia). Bertan, Ainhoa Galdeanok hartu zuen parte -Panticosa-Jacako Roller Club Pirenaico taldearen es­kutik- eta lehenengo postua lortu zuen Adults-Silver mailan. Galdeano jaiotzaz basauriarra da, baina urteak daramatza Arrigorriagan bizitzen.

Frantzian lortutako balentria­ren ostean, lehian aurrera egingo du. Gertuen duen txapelketa udan izango da, datorren ekainean, hain zuzen ere. Orduan, Ginebrako Mun­duko Openean hartuko du parte arrigorriagarrak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak