Basauri supermerkatuen erdigune bihurtu da gaur egun. Azaroan Mercadona ireki zuten eta otsailean Aldi supermerkatuak bere jarduera hasi berri du. Gaur ireki berri ditu ateak Basaurin supermerkatu alemanak, bosgarrena Euskadin. Bideoa Bidebieta Irratiko lankideek egindakoa da.
Aldik 15 lanpostu berri sortu ditu. “Gure apostua herriko pertsonak kontratatzea izan da”, dio Ander Arbuiza hedapen ordezkariak: “Hautaketa-prozesuan kontuan izan dugu profesionalak kontratatzean, zerbitzu eta bezeroenganako harreta zuzena izan dezaten”. Hasierako egunetan laguntza jasoko du Basauriko lantaldeak, “beste Aldi supermerkatuetatik eratorritako lankideen eskutik”, dio Arbuizak.
Arbuizak dioenez, “orotara, 1.400 produktu eskaintzen ditugu, hala nola, elikagai freskoak, ontziratuak, herrialdeko produktuak eta ekologikoak”.
Guztira 1.200 metro karratuko azalera eta 80 aparkaleku ditu Basauriko Aldik. Artunduaga kalean kokatuta dago, Bildondotik gertu eta astelehenetik larunbatera zabalik egongo da 09:30etik 21:30era.
