Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak jakitera eman duenez, Sidenorrek % 50eko errekargua ordaindu beharko die 2018an amiantoagatik hildako langile baten senideei. Felipe J.L.S langileari pleurako minbizia diagnostikatu zioten 2017ko maiatzean, eta, horren ostean, Gizarte Segurantzak Felipe J.L.S. “kontingentzia profesionalagatiko ezintasun absolutuagatik” izendatu zuen. 2018an hil ondoren, epai judizial batek Sidenor y Cofivacasa kondenatu zituen oinordekoei 315.563 euroko kalte-ordaina ordaintzera.
Basauriko Sidenor lantegian 1973 eta 2009 urte bitartean egon zen beharrean Felipe J.L.S. Echevarria fundizioan hasi zen lanean -geroago Acenor-, besteak beste, altzairutegiko labeak estaltzeko tresnak egiten. Osalanek egindako txosten baten arabera, 2000. urtera arte amiantoarekin kontaktuan egon zen gizona. Bere lan-jardunean zehar, Sidenor SA Acenor y Forjas de Reinosa integratuz eratu zen, 2006an Acenor desegin zen bitartean, bere aktiboak eta pasiboak Cofivacasari utziz.
