Gaur, apirilak 24, Basaurik 1902an zuen itxura hartu du Ygnacio Arteta Kareaga eta Hermenegilda Ybarreche Basoa ezkongaien Euskal Ezkontzaren antzezpenarekin. Hiru ardatz nagusi izan ditu egunak: ezkontza, bazkaria eta erromeria. 11:30ean Arizgoitin elkartu dira ezkongaien bi familiak; 12:30ak aldera Solobarria plazan izan da ezkontza eta 18:00etan erromeria izango da.
