Larriki gaixorik dauden Euskal Herriko presoak etxeratzeko eskatu dute gaur Basaurin ehun bat pertsonek egindako mosaikoan. Hego Uribe eskualdean bi dira egoera larrian daudenak: Txus Martin basauriarra eta Joseba Borde ugaotarra.
Sare Herritarra plataformak deituta, 12:00etan San Fausto plazako eskaileretan batu dira mosaikoan parte hartu duten ehun pertsonak. Txus Martin eta Joseba Borderen bi argazki izan dira presente mosaikoan, “Oier etxera! Preso gaixoak askatu!” pankartarekin batera. Apirila eta maiatza bitartean hainbat kontzentrazio deitu ditu Sarek.
