→Basauri

Arrate Melendez basauriarra ETBko Gu ta Gutarrak saioan

basauri arrate melendez 2016 gu ta gutarrak etb 1

Irailaren 12an hasiera eman zion Euskal Telebistako lehenengo kateak Gu ta Gutarrak saioaren seigarren edizioari, ‘GTG 3×2’.

Irailaren 12an hasiera eman zion Euskal Telebistako lehenengo kateak Gu ta Gutarrak saioaren seigarren edizioari. Denboraldi berrian (GTG 3×2 deitua) hamabi partaide ari dira parte hartzen, bikoteka. Hau da, sei bikote ezberdin daude saioan: lagunak, ezagunak, ezezagunak edota maitaleak.

Sei bikoteen artean Arrate Melendez basauriarra dago (28 urte). Itsaso Tato bilbotarrarekin sartu da programan, bere “lagunik onenarekin“. Saioko profilaren arabera, “orden eza ezin du jasan Basauriko lehiakide honek. Fisikoari garrantzi handia ematen dio Arratek, eta programan bere gustuko norbait ezagutuko balu, aurrera egingo luke”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak