→Arrigorriaga

Arrigorriagak, Basaurik eta Zaratamok Zuhaitz Eguna ospatuko dute igandean

Martxoaren 13an, igandez, Zuhaitz Eguna antolatu dute Hego Uribeko zenbait udalerrietan: Arrigorriagan, Basaurin eta Zaratamon.

Hiru udalerrien artean Basauri goiztiarrena izango da eta 09:30ean hasiko dute zuhaitzen landatzea Iruaretxetako Haztegian (Basozelaiko antzinako tiro-eremua). “Hariztietan ematen diren landareak, zuhaitz eta zuhaixkak, landatuko ditugu, eta erabiliko ditugun landareak Iruaretxetan daukagun bertako landarediaren haztegian erein eta hazitakoak dira“, diote Sagarrak elkartetik: “Gure basoak birsortzen lagundu nahi diguzuen guztioi, borondatezkoa den jarduera honetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu. Jarduera hau erraza da, eta adin guztietako pertsonak parte har dezakete“.

Arrigorriagako Zuhaitz Eguna 11:00etatik 14:00etara izango da Mendikosolo parkean. Oraingoan, 200 zuhaitz landatzea aurreikusi dute: 60 haritz, 60 arte, 30 astigar, 30 gereziondo eta 20 lizar. Zaratamoko jarduera Arkotxako Olagane parkean izango da 12:00etatik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak