→Basauri

Artunduagako kanpoko igerilekuak zabalik, ekainaren 17tik irailaren 17ra

basauri artunduaga pabiloi handia igerilekuak

Estali gabeko Basauriko igerilekuak ekainaren 17an irekiko dituzte eta irailaren 17ra bitartean egongo dira zabalik astelehentik igandera.

Estali gabeko Basauriko igerilekuak ekainaren 17an irekiko dituzte eta irailaren 17ra bitartean egongo dira zabalik astelehentik igandera, 10:30etik 21:00etara (irailean 20:00ak arte). Irekiera egunean, 16:30etik aurrera puzgarriak eta jolasak antolatuko dituzte erabiltzaileentzako.

Bestetik, Urbiko kiroldegiak orain arteko ordutegia izango du astelehenetik ostiralera (09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara), eta asteburuetan goizetan bakarrik egongo da zabalik (09:00etatik 14:00etara). Uztaileko igandeetan eta abuztu osoan itxita egongo da Urbiko kiroldegia.

JARDUERA BERRIAK UDAN

Basauri Kirolak udal erakundeak udarako programa berezia prestatu du eta jarduera puntual batzuk antolatuko ditu. Modu horretan, ekintza berritzaile batzuk izango dira: fitcircuit splash, eskimotajea eta slackline. Era berean, xendazaletasun eta Sella jaitsiera bezalako irteerak antolatuko dituzte. Ez dira faltako, gainera, igeriketa, aquagym, tenis, padel, aerobic eta irristaketa ikastaroak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak