Irailaren 11ra arte egongo da zabalik Bibliopiszina, astelehenetik ostiralera. Zerbitzu honekin irakurketa sustatu nahi du herritarren artean Basauriko Udalak.
Artunduagako Bibliopiszina zerbitzuak ateak irekiko ditu uztailaren 21ean. Irailaren 11ra arte mantenduko da zabalik, astelehenetik ostiralera 12:15etik 20:00ak bitartean. Hamaikagarren urtez Basauriko Udalak irakurketa bultzatu nahi du ekimen honekin.
Igerilekuetako erabiltzaileek egunkariak, aldizkariak edota liburuak izango ditu eskuragarri. Bibliopiszinak eskaintzen dituen zerbitzuez gozatzeko nahikoa izango da Basauriko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako bazkide izatea. Era berean, liburuak maileguan eraman daitezke etxera astebetez.
3.638 MAILEGU 2014AN
2014ko udan guztira 1.542 erabiltzaile izan zituen Bibliopiszinak: 368 nagusi eta 1.174 ume. Gainera, etxerako 53 mailegu bideratu ziren eta Artunduagako igerilekuan bertan 3.585 mailegu eskatu zituzten.
Basauriko liburutegietako bazkide ez denak, txartela eska dezake Bibliopiszinan bertan. Horretarako, nortasun agiria eraman beharko du interesadunak.
