→Basauri

Athletic Herriz-herri ekimena urriaren 2an helduko da Basaurira

basauri athletic club 2016 herriz herri

Jokogunea, giza-futbolina, txikigunea, aurpegi-margoketa, iturri eta irudi tailerra, photocall-a eta trebetasun jokoak baloiarekin antolatuko dituzte.

Urriaren 2an, igandez, Athletic Herri-herri jolas-ekintza Basaurira iritsiko da. Ikasturteko bigarren geltokia izango da honakoa eta Arizgoiti plazan izango da 10:00etatik 15:00etara.

3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako jolasak antolatuko dituzte. Hala nola, jokogunea, giza-futbolina, txikigunea, aurpegi-margoketa, iturri eta irudi tailerra, photocall-a eta trebetasun jokoak baloiarekin izango dira Arizgoiti plazan.

Jokoa, futbolaren ideia

Athletic Clubek adierazi duenez, ekimenaren asmoa da txikienentzat gozatzeko jolasgunea sortzea, futbolaren ideia jokoa dela azpimarratuz, eta horrela, bere irudi profesionaletik aldenduz. Era berean, jarduera bakoitzean, oro har kirolak, eta bereziki Athletic Clubek irudikatzen dituen baloreak nabarmenduko dituzte, esaterako, adiskidetasuna, elkarlana, ahaleginaren kultura edota ezberdinarekiko errespetoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak