Euskadiko Atletismo Federazioak I. Maratoi Erdia antolatuko du Basaurin. Proba uztailaren 3an, igandez, ospatuko da 10:00etatik aurrera eta herrikoia izango da. Ibilbideak 21, 12 edo 5 kilometro izango ditu. Irteera Cervantes Etorbidean ezarriko da, Euskotren geltokiko Ariz geralekuan, eta helmuga Soloarte parkean izango da.
Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Euskadiko Atletismo Federazioko webgunearen bidez eta 18 euro ordaindu (ES 74 3035 0083 26 0830093764). Ordainketa egiterakoan kontzeptuan agertu beharko da partaidearen izen-abizenak eta egingo duen ibilbidea (+5k, +12k edo +21k). Izena eman dutenek emaila jasoko dute ekainaren 29an, asteazkenez.
Partaide guztiak ospakizunaren oroitzapenezko kamisetarekin eta babeslearen produktu ezberdinekin sarituak izango dira.
Basauriko Maratoi Erdia – Ibilbidea
