→Basauri

Eraso posibleei aurre egiteko Autodefentsa Feminista tailerra Basaurin

Basauriko Udalak, Marienea Emakumeen Etxearekin, Kultur Basaurirekin eta Zirt Zart gazte bulegoarekin lankidetzan, Autodefentsa Feminista tailerra antolatu dute martxoan. Emakumeek jasaten dituzten erasoei -fisikoak zein bestelakoak- aurre egiteko gaitasuna garatuko da tailerrean.

Hain zuen, martxoaren 10ean eta 11n izango da tailerra Basozelai Gizarte Etxean ondorengo ordutegian: ostiralean 17:00etatik 21:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara. Tailerra euskaraz izango da eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.

Ikastaroa doakoa izango da, baina interesa dutenek izena eman behar dute otsailaren 28a baino lehen Marienean, Zirt Zart gazte bulegoan edota Basozelai Gizarte Etxean.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak