Solobarria plaza beti lepo dago sanfaustoetako babarrun jatean. Urtetik urtera, irudi bera ikusten dugu: hotza, beroa, euria edo trumoiak izan, ticket guztiak salduta eta karpa beteta. Ehunka lagun batu dira txikien egunean egin ohi den bazkari honetan.
