‘Jar ezazu baratze ekologikoa zure balkoian’ ikastaroa antolatu dute Basozelai Gizarte Etxean Basauriko Kultur Etxeek eta Sagarrak ekologista taldeak elkarlanean. Ikastaro honetan fruituak eta barazkiak lantzen ikasiko dute parte-hartzaileek, espazio txikietan eta era ekologikoan. Maiatzaren 13an, 20an eta 27an eta ekainaren 3an izango da ikastaroa 10:00etatik 13:00etara.
Era berean, lorategi bertikalen tailerra prestatu dute maiatzaren 12an 19:00etatik 21:30era. Izena eman nahi duenak basozelai@basauri.eus helbide elektronikoan edo 944 666 400 telefonoan egin beharko du. Ikastaroen prezioak dira 13 euro eta 5 euro, hurrenez hurren.
