Datorren otsailaren 3an, 18:00etan, Agate Deuna ospatuko dute Basozelaiko Euskararen Aldeko Taldeak (BEAT-k) auzoan zehar. Horretarako, entsegu saioak prestatu dituzte gaurtik bertatik 18:00etan hasita Basozelaiko Gizarte Etxeako gimnasioan.
Gainontzeko entseguak hilaren 16an, 23an eta 30ean antolatu dituzte. “Edonor etor daiteke entseguetara eta izen ematea ez da beharrezkoa izango”, azaldu digute euskara taldetik.
