→Basauri

Argazkiak | Basauriko Agintzari Dantza Taldea Novillasen, Zaragozan

Agintzari Dantza Taldea Novillasen, Zaragozan // Argazkia: Agintzari Dantza Taldea

Kultur trukea egiten du urtero Basauriko Agintzari Dantza Taldeak. Aurten, pandemiako bi urteen ondoren, Novillas herria (Zaragoza) bisitatu du talde basauriarrak ekainaren 4an. Dances de Novillas eta Dances de San Juan taldeekin egin du trukea Agintzarik eta hiru taldeek euren folflorea ezagutarazi zuten oholtza gainean. “Herrialde desberdinetako dantzak dantzatu ziren eta emanaldiak oso harrera ona izan zuen”, diote Agintzari Dantza Taldeko ordezkariek. Hurrengo kultur trukea urrian izango da: “Dances de Novillaseko dantzariak Basaurira etorriko dira urriaren 29an eta euren errepertorioaren lagin bat eskainiko digute”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak