→Basauri

Exabier Arrieta (EH Bildu): “AHTa Basaurin? Ez gaitu harritzen. Koherentea da historikoki herria nola zartatu duten jakinda”

Exabier Arrieta EH Bilduko bozeramailearekin hitz egin dugu GEURIAn // Geuria

AHTaren behin-behineko geltokia Lapatzan eraikiko dutela jakinarazi dute gaur Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Horren aurrean, Basauriko alderdi politikoen adierazpenak heldu dira. Lehenengo Asier Iragorri alkatearen berbak jaso ditugu, eta orain Exabier Arrieta Basauriko EH Bilduko bozeramailearekin hitz egin dugu GEURIAn: “AHTaren behin behineko geltokia Basaurin eraikitzea? Ez gaitu harritzen. Koherentea da historikoki herria nola zartatu duten jakinda”, dio Arrietak.

“Erabaki hori kaltegarria da Basaurirentzat. Herriarentzako beste makro azpiegitura bat da, basauriarren beharrak eta interesak kontuan hartu gabe erabaki dutena. Gainera, jakinda Adifek Basauritik igarotzen den trenbidea pantailaratu gabe jarraitzen duenean. AHTaren behin-behineko geltoki hau pantailatzeak baino lehenago ezagutarazi da eta hori onartezina da”, salatu du Arrietak, eta gaineratu du: “Ez da inoiz herri gisa ditugun premiei buruz hitz egiten. Basaurik eman, eman eta eman baino ez du egiten. Arazoa ez da orain zer jasoko dugun, baizik eta hau egiteko ez dutela Basauri kontuan izan”.

Iritzia | Berriro ere?

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak