→Basauri

Alemu Plazaola basauriarra Athletic Clubeko lehen taldearekin entrenatu da

Alemu Plazaola Pereira Marcelino Garcia Toral entrenatzailearekin // Athletic Club

Alemu Plazaola Pereira basauriarra Athletic Clubeko lehen taldearekin entrenatu da. Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak deitu zuen otsailaren 8ko entrenamendu saioan parte hartzeko, harrobiko beste lau jokalarirekin batera: Mikel Goti, Unai Naveira, Jon Guruzeta eta Unai Gómez. Momentuz behin bakarrik izan da basauriarra lehen taldearekin entrenatzen.

Plazaola (Basauri, 2005) Athleticeko Gazteak B taldean jokatzen du erdilari bezala. 2017-2018 denboraldian iritsi zen Lezamara, Baskonia Futbol Eskolan ibili ondoren.

Alemu, Athleticen lehen taldearekin entrenatzen; aurrean Yuri Berchiche // Athletic Club

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak