Lapatzako zirkuito iraunkorrak Espainiako Feddi Kros Txapelketaren 30. edizioa hartu du martxoaren 12an, larunbatez. Adimen urritasuna duten 151 atletek parte hartu dute txapelketan, zehazki, Espainiako 10 autonomia erkidegotako 18 klubetako 151 atleta. Tartean, Basauriko Bertako – Javi Conde Klubeko zenbait atletak parte hartuko du txapelketan.
Bederatzigarren urtez jarraian Basauriko kluba dominen buru izan da. Guztia 19 domina eskuratu dituzte Bertako – Javi Conde Klubeko atletek: 10 urre, 5 zilar eta 4 brontze. Besteak beste, emakumezkoen kategoria absolutuan Angela de Miguel izan da txapeldun. Gizonezkoetan ACDE-Cantabria klubeko Carmelo Herreriak jaso du urrezko domina.
Adimen-urritasuna duten kirolarientzako Espainiako Kirol Federazioak laster eskatuko du Nazioarteko Txapelketa bat Lapatzako kros-zirkuituan egiteko. Gainera, maiatzaren 15ean Basauriko Meeting Paralinpiko txapelketaren 24. edizioa antolatuko dute Artunduaga kiroldegian.
