Aritz Lopez Garai basauriarrak bere Twitter kontuan zabaldu duenez, Mauritaniako FC Nouadhibou futbol taldeko entrenatzaile berria da. Ligue 1ean jokatzen du taldeak, herrialdeko futbol mailarik gorenean, eta iaz ligako txapeldun izan zen. Guztira Mauritaniako 10 liga irabazi ditu.
Mauritaniako klub berean Gorka Oka basauriarra ere ibili zen prestatzaile fisiko bezala duela lau urte.
Gorka Oca: “Mauritaniara ondo egokitu naiz; hemengo futbolak ez du hango estresik”
