→Basauri

Basauriko Arizko zubia herrirako noranzkoan itxiko dute berrasfaltatze lanengatik

Datorren otsailaren 8tik 10era Arizko zubia itxiko dute, eta beraz, Basaurira sartzeko sarbide hori moztuko du Udalak

Arizko zubia, urtarrilean // Geuria

Urtarrilaren amaieran azaldu bezala, Basauriko Udala berrasfaltatze lanak egiten ari da A8 autobiako sarbidean. Datorren otsailaren 8tik 10era (asteazkenenetik ostiralera) Arizko zubia itxiko dute, eta beraz, Basaurira sartzeko sarbide hori moztuko du Udalak. Alternatiba modura, trafikoa Urbirantz edo San Migelerantz bideratuko dute bihartik aurrera.

“Zubian zanga bat egin behar da semaforo-kanalizazioari ekiteko eta berrasfasfaltatzeko”, azaldu dute Udaletik eta lanek dirauten bitartean Basauritik A8ko korapiloranzko trafikoa Agirre Lehendakaritik mantenduko dutela ziurtatu dute: “Hasiera batean ez dugu mozketarik aurreikusten, baina uneren batean trafiko-zirkulazioa eten behar izanez gero, abisatu egingo dugu, trafikoa Katalunia kaletik desbideratuz”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak