→Basauri

Asier Iragorri Basauriko alkatetzarako EAJko hautagai bakarra izan da lehen txandan

Basaurik alkatetzarako EAJko hautagaia dauka, prozesua oraindik zabalduta dagoen arren: “Basauriko EAJk erabaki du Asier Iragorrik alkatetzan jarraituko duela”, azaldu du Itxaso Atutxa Bizkaiko Buru Batzarreko presidenteak Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean.

Asier Iragorri Basauriko alkatea // Geuria

Basaurik alkatetzarako EAJko hautagaia dauka, prozesua oraindik zabalduta dagoen arren: “Basauriko EAJk erabaki du Asier Iragorrik alkatetzan jarraituko duela”, azaldu du Itxaso Atutxa Bizkaiko Buru Batzarreko presidenteak Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean.

Lehen txandan Iragorri aukeratu dute batzarkideek aho batez. Ez da bestelako hautagairik aurkeztu. Bigarren txanda urriaren 4an zabaldu dute eta Atutxak iragarri du prozesua abendura arte luzatu daitekeela. Hala ere, EAJko hautagaiak ez du azalpenik eman nahi izan, “gainontzeko afiliatuenganako errespetuagatik”.

Asier Iragorri, Basauriko Bizkotxalde parkean // Geuria

Asier Iragorri (Basauri, 1969) 2019an heldu zen Basauriko alkatetzara hauteskundeak irabazi eta PSErekin legegintzaldi-paktua egin ostean. Urte hartan 10 zinegotzi eskuratu zituen botuen %43rekin. Alkate izan baino lehen zortzi urte eman zituen zinegotzi lez. Gaur egun, alderdi Jeltzalea gobernu buru da Basaurin (PSErekin batera), Ugaon eta Zeberion.

Datorren urriaren 4an zabalduko dute hautagaien proposamenak Bizkaiko Buru Batzarretik: “Guk Bilboko alkatetzarako, Ahaldun Nagusirako, Batzar Nagusietarako presidentziarako eta Bizkaiko lau goiburuentzat ere”, azaldu du Atutxak. “Badakit Uriburu batzar askotako bilkurek proposamenak landuta edo buruan dituztela eta uste dut lasaitasun handiz helduko garela 110 zerrenda aurkeztera udal mahaian datozen hauteskundei begira”, eta prozesua abendura arte luzatu daitekeela iragarri du.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak