☉ Basauri
Argazkiak | Basauriko Ikastetxeen Arteko I Esku Pilota Txapelketak herriko eskoletako ikasleen partaidetza izan du helburu

Artunduagako kirodegiko frontoiak Basauriko ikastetxeen arteko I Esku pilota txapelketa hartu du goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Gaur Gaztelu, Etxegarai, San Jose eta Soloarte ikastetxeetako hirugarren eta laugarren mailako ikasleek hartu dute parte Artunduagako frontoian eta pasa den astean, San Migeleko jaietan, Sofia Taramonako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak aritu ziren ere. "Gaurko topaketaren helburua Basauriko eskolak pilotara hurbiltzea izan da", azaldu du Mikel Karrillo Basauriko Bidebieta pilota elkarteko kirol-arduradunak. "Gaur Artunduaga frontoian bizitakoa umeek beraiek eman dute erantzuna dugu eta haurrek Basauriko jaietan bestelako ekintza batean parte hartzeko aukera izan dute, eta lehiaketa formatua baino, topaketa itxura eman diogu gaurko ekitaldiari: azken batean, guretzat garrantzitsuena euskal kultura eta kasu honetan esku pilota umeengana hurbiltzea".
Umeen energiak argi utzi du pilotan aritzeko gogoa ez zaiela falta eta Karrilloren hitzetan, umeen motibaziorako "lehiaketa" itxura eman diote gaurko topaketari: "horrela, klase bereko 11 neska-mutiko ez hurbiltzea lortu dugu". Kiroldegiko frontoian 8 tantura arteko partida laburrak ikusi ahal izan dira: "Modu honetan hiruzpalau partida jokatu ditugu gutxienez, helburu nagusia parte-hartzearena izanik". Harmailetan jokalarien senideak eta lagunak ikusi ahal izan dira eta osasun neurriak zorrotz jarraitu dituzte jardueraren hasieratik amaiera arte.
☉ Basauri
Depedro, Tremenda Jauria, Merina Gris, Silitia eta La Perra Blanco taldeek joko dute MAZ Basaurin
Azaroaren 10ean eta 11n izango da jaialdia. McEnroe, Erein, Ginger eta Arde Marte taldeek ere joko dute Social Antzokian zein kalean doan eta TxikiMAZek haurrentzako programazioa osatuko du

MAZ Basauri musika jaialdia bueltan da. Azaroaren 10ean eta 11n jaialdiaren hamaikagarren edizioa antolatuko dute. Aurten Depedro eta Tremenda Jauría dira kartelburu nagusiak, baina Merina Gris, Silitia eta McEnroe taldeen kontzertuak ere izango dira Social Antzokian.
Jairo Zavala (Madril, 1973) Depedro da, konpositore eta artista errespetatuenetakoa Espainian eta Latinoamerikan. La Vacazul taldeko kide izan ondoren (1995-2007), 2008an bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen. Harrezkero, 'Te sigo soñando', 'Nubes de papel' eta 'Diciembre' bezalako abestiak sortu ditu, eta gero eta ospe handiagoa lortu du. Bere estudioko azken lana 'Máquina de piedad' (2021) da eta 2022an 'Antes de que oscurezca' zuzenekoa argitaratu zuen. Tremenda Jauría Madrilgo boskote bat da, eta rocka, punka, reggaetoia eta elektronika uztartzen ditu 'Todxs igual' (2022) bere azken lanean. Cumbia eta rapa ere eragin handiko generoak izan dira 2015ean hasi zuten diskografian, letra borrokalari eta feministek lagunduta.
McEnroe getxotarrek 2022an ospatu zuten euren 20. urteurrena, 'La electricidad' edo 'Los valientes' bezalako ereserki txikien egileak; euren soinu malenkoniatsuak eta Ricardo Lezonen fraseo originalek banda berezia bilakatzen dute. Merina Gris Sarak, Julenek eta Paskalek osatutako hirukote donostiarra da. Maskaradun hiru lagun hauek 2020an hasi zuten euren ibilbidea, eta 2022an eztanda egin zuten 'Zerua orain' estreinako diskoarekin. Lan horrekin urteko disko onenen zerrenda askotan sartu ziren, eta hainbat areto eta jaialditan jo dute. Eta azkenik, Silitia bikote bizkaitarrak osatuko du Social Antzokiaren programazioa. Gogoratzearren, Silitiak Rockein lehiaketa irabazi zuen iaz, eta sari bazala, MAZ Basauri jaialdian joko du aurten. Punk, funk, elektronika eta rockaren konbinazio indartsua egiten dute, euskaraz.
Tremenda Jauria, Merina Gris eta Silitia azaroaren 10ean, ostiralez, igoko dira Social Antzokiko eszenatokira, 20:30etik aurrera. Eta, Depedroren eta McEnroeren kontzertuak azaroaren 11n, larunbatez, izango dira 21:00etatik aurrera.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Social Antzokiko leihatilan eta webgunean, baita Kutxabanken ere. Aldez aurretik erosita, egun bakoitzeko sarrerak 12 eurotan daude salgai, eta kontzertuen egunean bertan salneurria 15 eurokoa izango da (soilik antzokiko txarteldegian). Antzokiko kontzertuak, beti bezala, zutik ikusiko dira, besaulkirik gabe eta barra zerbitzua berreskuratuko da, prezio merkeetan.
MAZ Kalean
MAZ Kalean ere ohikoa da jaialdiaren barruan eta aurten La Perra Blanco, Erein, Ginger eta Arde Marte taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 11n, larunbatez.
La Perra Blanco hirukotea Alba Blanco abeslari eta gitarra-jotzaile gazteak gidatzen du, eta La línea de la Concepcionetik dator, Cadizetik. 1950eko hamarkadako musikaren eraginarekin, Rhythm & Blues eta Gospeletik Rockabilly eta Countryraino, bere azken kaleratzea 'Won't You Come On' EPa da (2022).
Erein hard-rock, heavy metal eta punk-rock eragina duen laukotea da eta Basauriko taldekideak ditu. Ginger Zarauzko punk laukotea da, eta Arde Marte Ezkerraldeko pop eta elektronika bikotea da. Hirurek jo zuten 2022ko Rockein lehiaketan: Erein tokiko talderik onenaren kategoriako finalista izan zen; Ginger taldeak euskarazko talderik onenaren saria irabazi zuen; eta Arde Martek Eskarabilera saria jaso zuen.
Kaleko kontzertuak 17:00etan hasiko dira. Aurrerago zehaztuko dute non izango diren kaleko kontzertuak.
TxikiMAZ
Bestetik, etxeko txikienek musikaz ere gozatu dezaten TxikiMAZ antolatuko dute beste urte batez. Azaroaren 11n izango da TxikiMAZa, kalean ere, baina goizez, 11:00etan hasita.
Bilboko eszenako DJ ezagunenetako bik, Muguk eta Mr. Chase-ek, musika jarri eta umeentzako tailer txiki bat emango dute. Katxopan, Iñigo Iraultza 'Iru' aktoreak antzeztutako auzoko superheroia, txikien kontzientziak pizten saiatuko da antzerkiaren bidez. Makhazi Art Jon Ander Campos gizarte-hezitzailearen eta artistaren ekimena da, eta oreka emozionala sustatzen du hainbat diziplina artistikoren bidez, izaera ludikoarekin. Txiki MAZ 2023 Williamek itxiko du, Los Brazos taldeko abeslari eta gitarra-jotzaileak. Rockaren militante eta aktibista txikitatik; bakarkako formatu akustiko honetan, aldi ezberdinetako istorioak abesten eta abestiak kontatzen dizkigu, bluesaren jatorritik gaur egunerarte.
MAZ Basauri Basauriko Udalak sustatzen du. Aurreko hamar edizioetan, udalerria musika-erreferente gisa kokatu du, eta pizgarri izan da Basauriko kultura-, merkataritza- eta ostalaritza-bizitzarako.
☉ Basauri
Programa | Basauriko jaiak 2023

Urriaren 7tik 15era bitartean izango dira Basauriko jaiak. Herriko Taldeak-ek 200 jarduera baino gehiago antolatu ditu, adin eta publiko guztientzako jarduerak prestatu dituzte.
Basauriko jaiak 2023 | Egitaraua
Urriak 7, larunbata
18:00 Kuadrillen elkarretaratzea udaletxean
18:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena udaletxean
18:30 Sofia Otero pregoilariari omenaldia udaletxean
18:35 Eskarabilleraren aurkezpena
18:40 Alkate txikien agurra
18:45 Alkatearen agurra
18:50 Herriko Taldeaken agurra
18:55 Pregoia udaletxetik
19:00 Txupinazoa udaletxetik
19:00 Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin, hurrenkera honetan: Hauspoak, Ontzak, Urbiko Lagunak, Ogeta Bat, Zigorrak, Basajaunak, Edurre, Zoroak, Txanogorritxu ta otso maltzurra, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna, Txikerrak, Mozkorrak eta Aldatxa
21:30 Jaitsieraren amaiera Solobarria plazan, eta jaitsierarik onenari saria
21:30 Kalejira Gazte-Leku fanfarrearekin oinezkoen kaleetatik
22:00 Disko Festa Sound Solobarria plazan
22:30 Kontzertua Arizgoiti plazan: Oxabi
00:30 Dantzaldia San Fausto plazan: Mandala Macroshow
Urriak 8, igandea
09:00 Txupina udaletxetik
09:00 Petanka txapelketa Artunduagako bolatokietan
09:30 Mahai-teniseko txapelketa herrikoia eta federatua Urbi kiroldegian
10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroen diana
10:30 2023ko Bizkaiko Open Esku Pilota Txapelketaren finalaurrekoa Artunduagako frontoian
11:00 Banakako Hiru Tabloi Txapelketa herrikoia Artunduagako bolatokietan
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Txikientzako Herri Kirolak Bizkotxalden
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Trenen zirkuitu entretenigarria Bizkotxalde parkean
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Tirolina eta zuhaitz eskalada Bizkotxalden
12:00 Bakailao dastaketa herrikoia San Isidro plazan. Pintxoa: 1 euro
12:00 Gimnasia erritmikoa Basauriko Club Punterasen eskutik Solobarrian
12:00 Ekialdeko Go jokoa ikasteko tailerra San Jose ikastetxean
12:00 Aldibereko xake-joko partidak 20 tabloietan San Jose ikastetxean
12:00 Eskualdeko dantza taldeen emanaldia Arizgoiti plazan
13:00 Basauriko Musika Eskolaren musika-tresna taldeen emanaldia San Fausto plazan
13:30 Kontzertua Galizia kalean: Soporte Vital Basico
17:00 Kuadrilla txikien arteko V. 3×3 Saskibaloi Txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
17:00 Motorren VI. Kontzentrazioa Bidebieta plazan
17:00 Bassfemband batukada Begiraleku eta oinezkoen kaleetatik
17:30 Kuadrillen arteko XVI. Abarka jaurtiketa txapelketa Bizkotxalden
18:00 Dantza tailerra Be Move Dance Studio Eskolaren eskutik Solobarrian
18:00 Kuadrillen arteko XIV. 3×3 Saskibaloi Txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
18:00 Boliviar dantza tradizionalak San Fausto plazan
18:30 Kalejira Sama Siku Fanfarrearekin Benta eta oinezkoen kaleetatik
18:30 Ontzak Prix Bizkotxaldeko kantxetan
19:00 Txitxarrilloa Mojaparte plazan: Maran
19:00 Euskal erromeria San Fausto plazan
19:30 Labeldun txahalaren dastatzea San Fausto plazan. Prezioa: 1,5 euro
19:30 Les Tambors de Feu kalejira piroteknikoa Begiralekuetatik Arizgoiti plazara
20:00 Dantza lehiaketa San Jose ikastetxean
20:15 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Emme
21:00 Bingo Solidarioa Zigorraken lonjan, Thiago Iglesiasen alde
21:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: El vuelo del Pikaro
22:30 DJ Blessive Arizgoitiko plazan
Urriak 9, astelehena
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Dultzaineroen kalejira
10:00 Bolo txapelketa Artunduagako bolatokietan
12:00 Danbolin Txistulari Elkartearekin kalejira
12:30 Txanpi Solidarioa Solobarrian, Thiago Igleasiasen alde
14:00 Karparamartxoa Solobarrian
15:30 Buruhandien lehiaketa Solobarrian
16:30 Mami-jan txapelketa Solobarrian
17:00 Zurra-tripontzien txapelketa Solobarrian
17:30 VIII. Esku Pilota Txapelketa Arina Soloarteko frontoietan
18:00 Erromeria txikientzat San Isidro plazan: Porrusalda Erromeria
18:30 Etxebarria Aita-Seme trikitilarien kalejira
19:00 Zezen mekanikoaren txapelketa herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarrian
19:00 Kuadrillen arteko zurrakapote txapelketa Solobarrian
19:00 Txorizo-jan solidarioa Solobarrian, Thiago Igleasiasen alde
19:00 Pintxo solidarioa Mojaparten, Thiago Iglesiasen alde
19:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Jamaika taldea
19:30 Kuadrillen arteko VII. Bizikleta Motelen lasterketa Mojaparten
19:30 Dantza agerketa Biarte Dantza Eskolaren eskutik Arizgoitiko plazan
20:00 Kuadrillen arteko Zaku lasterketa Mojaparten
22:00 Bakarrizketak Arizgoitiko plazan: JJ Vaquero eta Jesus 'El Negro', eta Etxebarria Aita-Seme trikitilarien parte-hartzearekin
Urriak 10, asteartea
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Dultzaineroen kalejira
10:30 Igel-toka txapelketa herrikoia San Fausto plazan
12:00 Danbolin Txistulari Elkartearekin kalejira
14:00 Aitite-amamen bazkaria jubilatuen egoitzetan eta Solobarrian
17:30 Txikien danborrada Ogeta Baten lonjatik
17:30 Txikientzako tailerrak Mojaparten: zumba eta 'Margotu zure mandala'
18:30 Txitxarrilloa San Fausto plazan: Pergola taldea
18:30 Tortilla lehiaketa Solobarrian, herrikoia eta kuadrillen artekoa
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme trikitilariekin
19:00 Zurrakapote dastatze herrikoia Solobarrian
19:00 Sardina-jan solidarioa Arizgoitiko plazan, Thiago Iglesiasen alde
19:00 Kuadrillen arteko Lokotxen lehiaketa Mojaparten
19:30 Odoloste-jan solidarioa San Pedro plazan, Thiago Iglesiasen alde
19:30 Euskal erromeria Mojaparten
19:45 Tortillak aurkeztea
20:00 Muskuilu-jan solidarioa Bidebieta plazan, Thiago Iglesiasen alde
20:15 Orkresta Elektrotxaranga Benta eta Solobarria artean
22:00 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Helena Bianco y Los Mismos
22:00 IX. Zurra-pong lehiaketa Solobarrian
Urriak 11, asteazkena. Txikien Eguna
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 Txikien Plenoa udaletxean
10:00 Bizkaiko Haizudoinu Gaiteroen diana
10:30 Erraldoi eta Buruhandien kalejira udaletxetik Soloartera, Alkate Txikiekin batera
11:00 Alkate Txikien hitzaldia eta txupinazoa Soloarte ikastetxean
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Haurrentzako parkea eta puzgarriak Soloarte ikastetxean
11:15 Haurrentzako tailerrak eta marrazki lehiaketa Soloarte ikastetxean
12:00 Dultzaineroekin kalejira
13:00 Lore-eskaintza Eskarabilerari eta Manuela Egigureni
14:30 Emakumeen XIX. Bazkari herrikoia Solobarria
17:00-19:00 Bide-hezkuntza tailerra Arizgoitiko plazan
17:15 IV.Eskubaloia Kalean txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
18:30 Gazte-Leku Fanfarrea oinezkoen kaleetatik
18:30 Sagardo Fest solidarioa San Pedro plazan, Thiago Iglesiasen alde
18:30 Aulkien jokoa San Fausto plazan
18:30 Haurrentzako askaria Soloarte ikastetxean
18:30 Etxebarria Aita-Seme trikitilarien kalejira
18:45 Magia ikuskizuna Soloarten: Tor Magoa
19:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Galea taldea
19:00-20:00 Porroi dekoratuen txapelketa Txanogorritxuren lonjan
19:00 Kuadrillen arteko IX. Futbolin txapeketa Nai Lua Teterian
19:00 Amncr Explorer Bizkotxalden
19:30 Zurraren IX. Gran Prixa
19:30 Gaueko Milia Begiralekuetan
20:00 Antzerkia Social Antzokian: Kopaz Kopa (Ados Teatroa)
21:15 Suzko zezena San Fausto plazan
21:30 IX. Sandwich-jan solidarioa Arizgoitiko plazan Thiago Iglesiasen alde
22:00 Banakako Mata-porroi txapelketa Basajaunaken lonjan
22:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Los Zopilotes Txirriaos
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: La Resistencia
Urriak 12, osteguna
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Beteranoen VI. Futbol Eskarabilera Trofeoa Soloarteko zelaian: Athletic vs Eibar (emakumezkoak)
10:30 2023ko Bizkaiko Open Esku Pilota Txapelketaren finalaurrekoa Artunduagako frontoian
11:00-14:30 Elkartasun Azoka Solobarria plazaren aterpeetan, Gaizka Hernandez Yagüeren alde
11:00 Kuadrilla Txikien arteko VIII. Txapelketa Arizgoitiko plazan
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Scalextric VII. San Fausto Rallya Arizgoitiko plazan
11:00-14:00 Basozelaiko Open Txiki Skate jardunaldia: Skate eskola
11:30 Erraldoi eta Buruhandien kalejira Arizgoititik
12:00 II. Kronoeskalada Landa Doktorren kalean
12:00 Herri Kirolak San Fausto plazan
12:00 Eskualde osoko txistularien kontzentrazio handia
12:00-15:00 + 17:00-22:00 GaragarDay garagordo artisauen azoka Mojaparten
13:30 Apar jaia San Pedro plazan
15:00 XXVIII. Indaba-jan herrikoia Solobarrian
16:00 Basozelaiko Open Txiki Skate jardunaldia: Open Txikia
16:30 Akrobazia tailerra Arizgoitiko plazan
17:30 XIV. Tiragoma lehiaketa San Fausto plazan
18:00 Kuadrillen arteko XI. Poker txapelketa Urbiko Lagunaken lonjan
18:00 Bilbotxeroren kalejira Benta eta Mojaparte artean
18:30 Kaljira Etxebarria Aita-Seme trikitilariekin
18:30 Pasabolo txapelketa Artunduagako bolatokietan
18:30 Spartan Basauri Bizkotxalden
19:00 Saltxitxa-jan solidarioa Mojaparten, Thiago Iglesiasen alde
19:00 Txitxarrilloa Solobarrian: Las Palmeras taldea
19:00 XV. Hirugihar-jan solidarioa Arizgoitiko plazan, Thiago Iglesiasen alde
19:00 Gynkana Zoroak kuadrillaren lonjatik
19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
20:00 Heavy Eguna Basatiaken lonjan
20:30 Zapitxoaren jokoa Begoñako Andra Mari kalean
22:00 Erromeria Arizgoitiko plazan: Zirkinik Bez
23:59 VIII. Markelinbo txapelketa Basatiaken lonjan
Urriak 13, ostirala
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroen diana
11:00-14:00 + 16:30-19:00 Artisau gazteen erakusketa Begiratokietan
11:00-14:00 + 16:00-18:00 'Habia una vez… un circo' tailerra Pedro Lopez Cortazar plazan
11:30 Prozesioa eta Santuari lore-eskaintza San Fausto plazatik
12:00 Meza San Pedro elizan
12:00 Danbolin Txistulari Elkartearekin kalejira
12:45 Eguzkidantza Edurre Dantza Taldeko nesken eskutik San Fausto plazan
13:15 Santua San Fausto kalera itzultzea
14:00 Kuadrillen argazki ofizialak kuadrillen bazkariaren leku berean: Arizgoitin edo Bizkotxalden
15:00 Kuadrillen bazkaria Arizgoitin edo Bizkotxalden
16:00 Kuadrillen arteko IX. Irrintzi txapelketa bazkarien zehar
17:15 Kuadrillen arteko Sokatira txapelketa San Fausto plazan. Finalen aurretik Txapel jaurtiketa
19:00 Txokolate-jan solidarioa San Pedro elizan, Thiago Iglesiasen alde
19:00 Adiskideak Fanfarrearen kalejira
19:30 Dantza egiteko musika Solobarrian, Aiara Bandaren eskutik
20:30 Txorizo-tripontziak San Fausto plazan
21:00 Danborrada lonjarik lonja Arizgoiti plazatik
22:00 Su-artifizialen ikuskizuna Artundagatik: Pirotecnia Zaragozana
22:30 Mata-porroi txapelketa Basajaunaken lonjan
22:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Dos pajaros y un trio
00:30 Dantzaldia San Fausto plazan: La Reina Show
Urriak 14, larunbata
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 XXXIV. Baserriko produktuen azoka Uribarri kalean
10:00 Dultzaineroen kalejira
10:00 2023ko Banakako eta bikotekako Leongo boloen txapelketa Artunduagako bolatokietan
10:30 Tuta txapelketa Artunduagako bolatokietan
11:00-14:00 Zurezko ohiko jolasak eta puzgarriak San Fausto plazan
11:00 Umeentzako Goitibehera zirkuitua San Fausto plazaren zubian
11:30-13:30 XX. San Fausto herrikoi eta kuadrillen arteko Paella txapelketa Solobarrian
12:00 Danbolin Txistulari Elkartearekin kalejira
12:30-21:00 XI. Skate txapelketa Enbarkan
13:00 Gilda-jan herrikoia Uribarri kalean
16:30 Goitibehera lasterketa Altube kaletik Nafarroa kalera, herrikoia eta kuadrillen artekoa
16:30 XXIX. San Fausto Halterofilia txapelketa San Fausto plazan
17:00 Partxis azkarra Basatiaken lonjan
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme trikitilariekin
18:30 Txikientzako ikuskizuna San Isidro plazan: Katapuntxinpun Festa
19:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Trio Serenade
19:30 Txistorra-jan solidarioa San Pedro plazan, Thiago Iglesiasen alde
20:00 Kantaldia Solobarrian
20:00 Umore antzerkia Social Antzokian: El Brujo
20:30 Monstruos Brass Band kalejira San Fausto plazatik
23:00 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Zea Mays
00:30 Dantzaldia Sn Fausto plazan: Versvs
Urriak 15, igandea
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 XLIII. Artisautza Azoka Uribarri kalean
10:00 Calva txapelketa Artunduagako bolatokietan
10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroen diana
10:30 2023ko Bizkaiko Open Esku Pilota txapelketaren finalak Artunduagako pilotalekuan
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Arkeologia-jokoak eta oreka tailerrak Bizkotxalden
11:30-14:00 + 16:00-18:00 Txu-txu Trena Begiratokietatik
11:30-13:30 VIII. Marmitako lehiaketa Solobarrian
12:00 Danbolin Txistulari Elkartearekin kalejira
17:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Trio amigos del swing taldea
19:15 Jaien amaiera Arizgoitiko plazan
☉ Basauri
San Migeleko jaietan gertatutako eraso matxista salatu dute: "Nazkatuta gaude!"

San Migeleko jaien lehen asteburuan emakume batek eraso matxista jasan zuela salatu du gaur goizean Basauriko Asanblada Feministak. Eta emakumeari babesa eta laguntza osoa emateko asmoz elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Ixatxak parkean ehun bat lagunek.
"Beste behin ere emakumeon aurkako indarkeria kasu baten aurrean gaude. Emakume bati eraso egin diote, jai-giroan, gauez. Eta horren aurrean argi utzi nahi dugu jaiak eta kaleak libre izatea nahi dugula, gizon askorentzat askeak diren bezala", diote Basauriko Asanblada Feministako ordezkariek.
Emakumeon aurkako indarkeriak "ez duela etenik" salatu dute, eta "egiturazko arazo larria" dela adierazi dute: "Adierazteko forma eta esparru mota asko ditu, eta San Migeleko jaietako espazioa ez da libratu. Nazkatuta gaude, oso haserre, eta gure gaitzespen osoa eta salaketa irmoa adierazi nahi dugu, eta emakumeari gure babes eta laguntza osoa luzatu nahi diogu. Zurekin gaude!", diote.
"Indarkeria matxistaren aurrean Basauriko Asanblada feministak erantzun irmoa eman nahi du, emakumeok askatasunean bizitzeko dugun eskubidea behin eta berriz aldarrikatu eta indarkeriarik gabeko bizitza eta jai giroak bizitzeko eskubidea dugula aitortu", diote mugimendu feministatik, eta gaineratu dute: "Salatzeaz gain, erasoen aurrean feministok autodefentsa feministari ekingo diogu. Ez gaituzue isilduko ezta kikilduko ere".
Basauriko Udaleko udaltalde guztietako ordezkariek bat egin dute elkarretaratzearekin eta gaitzespen irmoa azaldu dute.
☉ Basauri
Itziar Ituño basauriarra Athleticeko urriko enbaxadore izendatu dute
Getafe taldearen aurka asteazkenean jokatu zuten partidan harrera egin zioten Ituñori Jon Uriartek eta Jose Angel Iribarrek

Athleticek 125 urte bete ditu aurten eta urteurreneko ekitaldien barruan, hilero enbaxadore bat izendatzen dute. Urrian Itziar Ituño aktore basauriarrari eman diote izendapen hori, eta irailaren 27an Getaferen aurka izan zen partiduan harrera egin zioten San Mamesen. Jon Uriarte Athleticeko presidentearen eta Jose Angel Iribarren eskutik intsigniak jaso zituen basauriarrak.
"Aitarekin autobusean joan nintzen, Bailen kaleraino iritsi ginen eta bertan jendetza ikusi genuen, benetan zirraragarria izan zen", gogoratu du Ituñok 1984ko Gabarra. Ildo horretan, Ituñoren aitak atezain zarauztar mitikoa ezagutzeko aukera izan zuen. Pozik eta hunkituta, basauriarrak zaletu zuri-gorrien berotasuna sentitu zuen.
"Hemendik kanpo, batzuetan, ez dakite Euskal Herria zer den edo non dagoen, baina nik Athletic ezagutzen ote duten galdetzen diet. Baiezkoa ematen didatenean, ni bertakoa naizela esaten diet", dio Ituñok.
Itziar Ituño Athletic Clubeko 125. urteurrenaren hamargarren enbaxadorea da, Jon Rahm, Jokin Altuna, Honey Tahljieh, Thomas Hitzlsperger, Marino Lejarreta eta Joane Somarriba -euskal txirrindularitzaren ordezkari gisa-, Maria Arthuer, Juan Villoro, Txus Vidorreta eta Julian Lopezekin batera.
☉ Basauri
San Migeleko jaietan eraso matxista bat jazo dela salatu du Basauriko Asanblada Feministak

San Migeleko jaietan eraso matxista bat gertatu dela salatu du Basauriko Asanblada Feministak. Gertaerak pasa den asteburuan izan ziren, jaien lehen asteburuan.
Basauriko Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu du gaur, irailak 30, 18:00etan Ixatxak parkean. "Feministok antolatuta gaude eta erasoei autodefentsa feministaz erantzungo diegu", diote.