Datorren irailaren 10 eta 11n Basauriko Udala XVII. Eskubaloi Txapelketa jokatuko dute Artunduaga eta Urbi kirolegietan. Partida hauekin Basauriko Eskubaloi taldeak aurkeztuko dituzte.
Basauriko Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie herrira etorriko diren Castro Urdialeseko Eskubaloi Eskolari, Orioko Eragin Eskubaloi taldeari, Valladolideko Viana de Cega Eskubaloi Klubari, Kukullagako Eskubaloi Klubari, Urnieta K.Eri eta Santanderreko Pereda Eskubaloi Klubari. Kadeteen, gazteen eta seniorren partidak ikusteko aukera izango dute bertara hurbilduko direnek.
Topaketak larunbateko 11:00etan hasiko dira Artunduaga eta Urbi kiroldegian eta jokatuko den azken partida igandean izango da Artunduaga kiroldegian.
Partidak
Irailak 10, larunbata
Artunduaga kiroldegian
- 11:00 | Gizonezko kadeteak: Basauriko Eskubaloi Taldea – Escuela BM. Castro
- 12:15 | Emakume kadeteak: Basauriko Eskubaloi Taldea – Orio Eskubaloia
- 13:30 | Gizonezko seniorrak: Basauriko Eskubaloi Taldea – C.B Viana
- 16:30 | Gizonezko seniorrak: Basauriko Eskubaloi Taldea – C.B. Viana
- 18:00 | Emakume seniorrak: Basauriko Eskubaloi Taldea – C.B. Kukullaga
Urbi kiroldegian
- 11:00 | Emakume kadeteak: Basauriko Eskubaloi Taldea – Orio Eskubaloia
- 12:15 | Gizonezko gazteak: Basauriko Eskubaloi Taldea – Urnieta K.E
Irailak 11, igandea
Artunduaga kiroldegian
- 11:00 | Emakume gazteak: Basauriko Eskubaloi Taldea – BM Pereda
- 12:30 | Emakume seniorrak: Basauriko Eskubaloi Taldea – BM Pereda
