→Basauri

Basauriko Mendi Jardunaldiei hasiera eman die Baskonia Mendi Taldeak

Idoia Rubialek eta Maite Zumarragak 'Egun On, Capitan' aurkeztuko dute // Utzitakoa

Baskonia Mendi Taldeak Mendi Jardunaldiak antolatu ditu azaroan zehar. Aurten Pou anaiak, Mendi Film Tour, Idoia Rubial eta Maite Zumarraga eta Jon Karla Larrañaga izango dira gonbidatu. Atzo bertan hasi zituzten jardunaldiak.

“Mendi kulturarako hain zailak diren une hauetan, Basauriko gure klubak ez dio laguntza emateari utzi nahi izan eta lau jardunaldi aurkezten ditu, horietako bi Social Antzokian eta beste bi Ibaigane Kultur Etxean”, diote Baskonia Mendi Taldeko ordezkariek.

Social Antzokian izango diren saioetarako gonbidapenak jasoko dituzte Baskonia MT-ko bazkideek, eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu behar dute sarrera Social Antzokiko leihatilan. Ibaigane Kultur Etxean izango diren saioak doakoak dira.

Basauri | Mendi Jardunaldiak 2021

Azaroak 9-16-23-30

Azaroak 9, asteartea
19:30 Pou anaiak. ‘Aupa Pou: una vida encordados’. Social Antzokia

Azaroak 16, asteartea
19:30 Mendi Film Tour 2021. Social Antzokia

Azaroak 23, asteartea
19:30 Idoia Rubial eta Maite Zumarraga. ‘Egun On, Capitan’. Ibaigane Kultur Etxea

Azaroak 30, asteartea
19:30 Jon Karla Larrañaga. ‘Montañas de Japón. Algo más que el Fuji’. Ibaigane Kultur Etxea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak