→Basauri

Basauriko Baskonia zubiko irteera itxiko dute igandean Bilbo-Bilbo lasterketagatik

Basauriako poliziak iragarri du datorren martxoaren 19an, igandea, Basauriko Baskonia zubitik N-634 errepiderako irteera itxiko dutela Bilbo-Bilbo bizikleta martxagatik

Baskonia zubia // Geuria

Basauriako poliziak iragarri du datorren martxoaren 19an, igandea, Basauriko Baskonia zubitik N-634 errepiderako irteera itxiko dutela Bilbo-Bilbo bizikleta martxagatik. “Gainerako sarbideak eta irteerak zabalik egongo dira”, ohartarazi dute poliziatik.

Bilbo-Bilbo lasterketa Larrabetzutik sartuko da Hego Uriben hilaren 19an eta Galdakaoko Erletxetatik Bi-737 errepidetik igaro ostean N-634ra pasatuko da 12:00ak aldea. Errepide beretik jarraituz Galdakao zeharkatuko du 12:10ak aldera eta Basauri ezkerraldean utzita Etxebarritik jarraituko du bidea 12:20ak inguruan, Bilbo noranzkoan.

Txirrindulariak, Galdakaon // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak