Gabonen atarian, Hego Uribeko berbalaguneko arduradunek kapela kuriosoen Baskot Gaua prestatu dute bihar, abenduak 16. Aurten, berritasun modura, ez dute San Jose ikastetxean egingo: horren ordez, Basauriko kaleetan zehar egingo dute magia-poteoa, Ibon Magoaren laguntzarekin eta musikarekin, 19:30ean hasita Basauriko Zutarri tabernan.
Bertan parte hartzeko baldintza bakarra kapela buruan jantzita eramatea dela azaldu dute Berbalagunetik. Ibon Magoak trikimailuak egingo ditu kalez kale eta talde txikietan jolasak prestatuko dituzte. Magia-poteoan sari bereziak banatuko dituztela iragarri dute Berbalagunetik, horien artean kapel onenari.
