Sareak

☉ Basauri

Basozelaiko ipuin laburren lehiaketan 47 ipuin jaso dituzte: euskarazko 29 eta gaztelerazko 18

Gazteen kategoria berrian 19 ipuin jaso dituzte: 18 euskaraz eta bakarra gazteleraz

|

11 ipuin saritu dituzte eta sariak Karlos Aretxabaleta idazleak banatu zituen abenduaren 20an // Beat taldea

Basozelaiko ipuin laburren lehiaketako seigarren edizioak banatu ditu dagoeneko 2023ko sariak.

Guztira 11 lagunek jaso dute saria: gazte kategorian (10-17 urte) Markel Meaza (Lamiaren ipuina), Alazne Sánchez (Amamaren gabonik onenak), Soymyia (titulurik gabeko ipuina) eta Leire Escribano (Nerearen bizitza) izan dira irabazle; eta nagusien kategorian, euskarazko sailean, Julen Urigoiena (Herensugearen orroa), Ana (Pantxike eta biok), Ipuinkontalaria (titulurik gabeko ipuina), eta gaztelerazko sailean Patricia Riego (La luz de la esperanza), Lander Lejarreta (Luna de cosecha), Verónica Martín (Como niebla al sol) eta Castro Santos (O.S.N.I.). Sariak Karlos Aretxabaleta eskualdeako idazleak banatu zituen abenduaren 20an.

Karlos Aretxabaleta ‘Txapel’ // Geuria

Datuak datu, aurten lehen aldiz euskaraz aurkeztu diren ipuinak gehiago izan dira gaztelerazkoak baino: euskaraz 29 eta gazteleraz 18.

Bestetik, seigarren edizioak nobedabe bat izan du: 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako kategoria. “Gazteen kategoria berrian 19 ipuin jaso ditugu: 18 euskaraz eta bakarra gazteleraz. Honek, datorren ediziorako erronka argi baino argiagoa utzi digu: gazteon parte hartzea sustatu nahi dugu, gure auzoko zein herriko idazle gazteak aurkitzeko irrikitan baikaude”, diote antolatzaileek.

Basozelaiko ipuin laburren lehiaketa Beat taldeak eta Gaztelu ikastetxeko guraso elkarteak antolatu dute aurten; aurreko bost edizioak Basozelaiko auzo elkarteak antolatu ditu. “Oso pozik gaude lortutako emaitzekin. 2018ko lehen edizioan 5 ipuin jaso ziren lehiaketan, eta urtez urte hazi ondoren, aurten 47 ipuin izan ditugu!”, diote.

☉ Basauri

Basauriko Mecanizados Inde enpresako bost langileak kaleratu nahi dituztela salatu du ELAk

|

Mecanizados Inde enpresako bost langileak kaleratu nahi dituztela salatu du ELA sindikatuak // ELA sindikatua

Basauriko Mecanizados Inde enpresako langileek greba hasi dute, enpresak martxan jarri duen lan-erregulazio espedientearen kontra. ELA sindikatuak salatu duenez, enpresak bost langile ditu eta guztiak kaleratu nahi ditu zuzendaritzak.

Lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propioa negoziatzeko eskaera egin zioten langileek zuzendaritzari, eta ostean jaso dute enplegu erregulazioko espedientea. “Errepresalia argia eta askatasun sindikalaren aurkako erasoa da”, salatu dute ELAtik. Uztailean zehar protesta gehiago egingo dituzte.

Mecanizados Inde Basauriko metalurgia enpresa bat da, Cervantes hiribidean kokatuta, eta Lantegi Batuakentzat lan esklusiboak egiten ditu.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Gozategi, Kaotiko eta La Regadera dira Basauriko Jaietako kontzertuak 2024an

|

Gozategi, Kaotiko, La Regadera eta Cherry and The Ladies taldeez gain, Mi Gran Noche eta Urrats Erromeria izango dira Basauriko sanfaustoetan // Geuria

Azken urteotan ohitura bihurtu da uztailean Basauriko sanfaustoen kontzertuen zerrenda osoa herritarrei jakinaraztea. Hala egiten du Herriko Taldeakek.

Jakina da Herriko Taldeak osatzen duten hamasei kuadrillek musika taldeekin osatutako pack ezberdinen artean erabaki behar dutela eta hala egin dute. Honakoak dira aurtengo sanfaustoen kontzertu nagusiak:

 

Sanfaustoak 2024. Kontzertuak

  • Urriak 11, ostirala: La Regadera
  • Urriak 12, larunbata: Gozategi
  • Urriak 15, asteartea: Mi Gran Noche
  • Urriak 16, asteazkena: Urrats Erromeria
  • Urriak 17, osteguna: Cherry & The Ladies
  • Urriak 19, larunbata: Kaotiko
Osorik irakurri

☉ Basauri

Igor Oca basauriarrak ez du Ekuadorko Deportivo Cuencan entrenatzaile moduan jarraituko

Ekuadorko lehen mailan ari zen lanean Igor Oca. Ligaren lehen itzulian taldea jaitsiera postuetan hartu zuten, eta hamargarren utzi du

|

Igor Oca Deportivo Cuenca taldearen entrenamendu batean // Utzitakoa

Igor Oca futbol entrenatzaile basauriarraren Ekuadorko hirugarren esperientzia uste eta nahi baino lehenago bukatu da. Liga Proko (bertako lehen maila) Deportivo Cuenca taldean zebilen Oca, eta atzo klubak berak jakinarazi zuen ez zuela taldean jarraituko.

Ekuadorko futbol txapelketa bi txanpa ezberdinetan banatzen da, eta 43 urteko basauriarra apirilaren 22an heldu zen Deportivo Cuenca taldera, herrialde bereko Unibertsitate Katolikotik irten ostean. LigaPro mailan sei partida gidatu ditu, hiru garaipen, bi berdinketa eta porrot bat pilatuz.

Taldearen egoera nabarmen hobetu da Oca heldu zenetik, jaitsiera postuetan hartu eta 10.postuan utzi baitu. Egun txapelketako bigarren fasea prestatzen ari ziren, baina jabetza eta klubeko arduradunen arteko arazoek ez dute etenik izan.

Bere erabakia azaltzeko prentsaurrekoan aho bizarrik gabe aritu da Oca: “Argi eta argi identifikatu dugu ezin genuela baldintza hauetan jarraitu”. Ideia horretan sakonduz azaldu du “entrenamenduan eta lehiaketan eragina duten hainbat kontu gure kontroletik at zeuden, hala nola jokalarien fitxaketa edo irteerak, edo eguneroko beste hainbat kontu”

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basaurin 32 urteko gizon bat atxilotu dute, hautsitako botila batekin beste pertsona bat erasotzeagatik

|

Basauriko Udaltzaingoaren autoa // @BasauriPolizia

Basauriko Udaltzaingoak 32 urteko gizon bat atxilotu du, hautsitako botila batekin beste gizon bat erasotzea leporatuta, “eta hainbat mailatako lesioak egitea” egotzita.

Atxilotutako gizona epailearen esku dago.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Arinette Ngole basauriarrak disko jaurtiketan Bizkaiko errekor absolutua hautsi du

Pasa den astean hautsi zuen Bizkaiko errekorra Espainiako 18 urtez azpiko txapelketan, zeinetan txapeldunorde izan zen

|

Arinette Ngole Artunduaga klubeko atleta Espainiako txapeldunorde da, 18 urtez azpiko kategorian // Artunduaga Atletismo Taldea

Arinette Ngole Artunduaga klubeko atleta Espainiako txapeldunorde da disko jaurtiketan, 18 urtetik azpiko kategorian. Txapelketa Malagan jokatu zen uztailaren 6an eta 7an.

Ngolek 43,50 metrora jaurti zuen diskoa, eta txapeldunak, Kantabriako Pielagos klubeko Andrea Njimi Tankeuk, 51,85 metrora.

Ngolek bere markarik onena (42,86) hobetu du. Gainera, Espainiako txapeldunorde izateaz gain, txapelketa berean Bizkaiko errekorra hautsi du Ngolek: aurreko errekorra 43,44 metroan zegoen. “Bizkaiko aurreko errekorra (43,44) 1998koa zen!”, adierazi diote GEURIAri Artunduaga klubetik.

Arinette Ngole, Juanjo De Campos bere entrenatzailearekin (Artunduaga Atletismo Klubeko presidentea ere bada) // Artunduaga AT

Europako txapelketarako sailkatzeko 44 metro egin behar zituen Ngolek, “baina gutxigatik ez du lortu”, diote Artunduaga klubetik.

Osorik irakurri