Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Basauri

Programa / Basozelaiko jaiak 2024

|

Ekainaren 21etik 23ra bitartean izango dira Basozelaiko jaiak // Geuria

Ekainaren 21etik 23ra bitartean ospatuko dira San Juan jaiak Basozelai auzoan, Basaurin.

Egitaraua / Basozelaiko jaiak 2024

Ekainak 21, ostirala
18:00 Pregoia Diverparkeren eskutik eta jaien hasierako txupinazoa. Itsulapiko solidarioen diru-bilketa ematea
18:30 Euskal erromeria, Danbolin Txistulari Elkarteak girotuta
19:00 Beat Basaurik girotutako trikipoteoa
20:00 Taloak eta ogitartekoak: Loiuko
20:30 Dantzaldia: Estampida orkestra: Txitxarrilloa
22:30 Dantzaldia: Estampida orkestra: Show Estampida
01:00 Dantzaldia: Estampida orkestra: Rock Estampida

Ekainak 22, larunbata
10:00 Edudoga tabernak antolatutako futbol partida
11:00 Skate txapelketa Zirt Zartek antolatuta
11:00 Puzgarriak: Aquapark
11:00 Magia ikuskizuna: Jonan Magic
11:00 Basozelaiko Tortilla Lehiaketa. Izen-ematea eta patata bilketa txosnan
12:00 Emakumezkoen futbol 7 (beteranoak): Basauri Bea vs Basauriko Kimuak
14:00 Baflepoteo Maroses neskekin
16:00 Apar festa
17:00 Futbolin Txapelketa Edudoga tabernan. Izen-emateak, aldez aurretik tabernan bertan
17:00 Billar karanbola txapelketako finaleldia Valhalla tabernan
17:30 Musika: 80-90 hamarkadak. Ileorde eta show onenarentzat saria
18:00 Plazara!: Tiritirantes
19:00 Mario Ezno eta bere txotxongilo Manolo
19:30 Pance-pote herrikoia
20:00 Taloak eta ogitartekoak: Loiuko
22:00 Erromeria: Gora Herria
00:30 Erromeria 2. emanaldia: Gora Herria

Ekainak 23, igandea
09:30 Futbol partida triangularra: Ajax-Puerto Sport-Independiente
11:00 Haurrentzako tailerrak
11:00 Euskal Txiki Parkea
11:30 Herri kirolen erakustaldia: Inaxio Perurena harri-jasotzailea eta aizkolariak. Unai Etxebarriak girotua
12:00 Igel-toka txapelketa Terraza Atarrabi tabernan. Ordu erdi lehenago izen ematea
12:30 Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak
14:00 Paellada herrikoia. Arroza elkarteak banatuko du
17:00 Magia ikuskizuna: Jonan Magic
17:00 Billar karanbola txapelketako finala Valhalla tabernan
18:00 Haurrentzako ikuskizuna: DJ Friki&Vero
19:00 Txokolatada Solidarioa. Bildutako dirua CTNNB1 elkartearentzat
19:30 VI. Basozelaiko Bingo Solidarioa. Bildutako dirua CTNNB1 elkartearentzat
20:00 Taloak eta ogitartekoak: Loiuko
21:30 Ohiko San Juan SuaBatukale Samba taldearekin

☉ Basauri

Argazkiak / Etxegarai eta Sofia Taramona garaile, Basauriko ikastetxeen arteko Esku Pilota Txapelketan

|

Basauriko ikastetxeen arteko Esku Pilota txapelketa jokatuko da San Migeleko jaietan, urriaren 6an. Bidebieta Pilota Klubak antolatuta, aurtengoa hirugarren edizioa izan da eta Etxegarai, Sofia Taramona, Basozelai-Gaztelu eta Soloarte ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ikasleek jokatu dute (Basauriko Lehen Hezkuntzako bederatzi ikastetxeak zeuden gonbidatuta parte hartzera). LH5 mailan nesketan Etxegarai eta mutiletan Sofia Taramona izan dira txapeldun eta LH6n Sofia Taramona (LH6n mistoa izan da txapelketa).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa / Jon (Los Gambas): “Playbackean pailazoarena egitea da gehien gustatzen zaiguna”

|

San Migeleko jaietan Playback lehiaketa antolatu dute eta txapeldun izan da Los Gambas kuadrilla. Jon Salguero eta Maialen Barredo Los Gambas kuadrillako kideekin berba egin dugu.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak / San Migeleko jaietako Playback lehiaketan ere txapeldun Los Gambas kuadrilla

|

San Migeleko jaietan Playback lehiaketa antolatzen du Mikelatsek. Aurten lau kuadrillak hartu dute parte: Los Gambas (txapeldunak), Uholdeak, Los Tenderetes eta Las Maris (aurten La Mari).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko ikastetxeen arteko Esku Pilota txapelketa jokatuko da San Migeleko jaietan

Urriaren 6an, igandez, izango da txapelketa eta Basauriko Lehen Hezkuntzako bederatzi ikastetxeak gonbidatu ditu Bidebieta Pilota Taldeak

|

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei dago zuzenduta txapelketa // Geuria

Basauriko ikastetxeen arteko Esku Pilota txapelketa jokatuko da San Migeleko jaietan, urriaren 6an. Bidebieta Pilota Klubak antolatuta, aurtengoa hirugarren edizioa da, eta urtero bezala, Basauriko Lehen Hezkuntzako bederatzi ikastetxeak gonbidatu dituzte: Etxegarai, Soloarte, Sofia Taramona, Basozelai-Gaztelu, Bizkotxalde, Arizko Ikastola, Kareaga Goikoa, San Jose eta Basauri Ikastetxea.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei dago zuzenduta txapelketa: “Partida laburrak izango dira, sei edo zazpi puntura. Bikote bakoitzak bi partida jokatuko ditu, eta ligaxka formatuan kanporaketak egongo dira, 5. mailako eta 6. mailako txapeldunak izan arte”, azaldu dio GEURIAri Mikel Karrillo Bidebideta Pilota Klubeko ordezkariak.

Txapelketa 10:00etan hasiko da 5. mailakoekin, eta 12:00etan 6. mailakoekin. “Espero dugu ikastetxe guztiak animatzea. Umeek oso ondo pasatuko dute eta gainera esku pilota eta kirola sustatzeko aukera ezin hobea da”, dio Karrillok.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Etxe Maitiako azterketa “deialdi bakar gisa” tipifikatuta dagoela dio Basauriko Udalak

Azterketa beste data batean egitea edo beste azterketa bat egitea baimenduz gero, berdintasun-printzipioa urratu eta hautagai guztientzat diskriminazioa eragin dezakeela argudiatu du Basauriko Udalak

|

Etxe Maitiako udal egoitza // Basauriko Udala

Basauriko Etxe Maitia Udal Egoitzako Erizaintzako Laguntzaile lanposturako EPErako azterketa erditze egunean egitea beste aukerarik eman ez ziotela salatu du basauriar batek.

Basauriko Udalak adierazi duenez, prozesu horren azterketa “deialdi bakar gisa” tipifikatuta dago: “Hau da, hautagai guztiek egun berean egin behar dute proba bera. Pertsona batek beste data batean egitea edo beste azterketa bat egitea baimenduz gero, berdintasun-printzipioa urratu eta hautagai guztientzat diskriminazioa eragin dezake, emakume erreklamatzailearentzat barne, izangai guztiak ez baitziren parametro berberekin baloratuko”, diote udal ordezkariek.

“Epaimahaiak, Osakidetzak aplikatzen duen protokolo bera jarraituz, azterketa ospitalean bertan egiteko aukera eskaini zion emakumeari, baina berak uko egin zion, eta sine die atzeratzeko eskatu zion, azterketa egiteko moduan egon arte”, diote.

“Ebazpen loteslea”

Enplegua egonkortzeko Etxe Maitiako epaimahaia organo “burujabea eta autonomoa” dela gogorarazi du Basauriko Udalak: “Eta mota horretako prozesuak arautzeko orduan dagoen ordenamendu juridikoan oinarritutako ebazpenak emateko balio du”, diote.

“Politikoen jarraibideen mende ez dauden profesional teknikoek osatutako organoa da. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeak 2007an erabaki zuen ordezkari politiko edo sindikal bakar batek ere ezin zuela parte hartu horrelako epaimahai batean, prozesuaren objektibotasuna, inpartzialtasuna eta profesionaltasun teknikoa zaintzeko. Hori dela eta, gobernu-organoek ezin diete jarraibiderik eman hautaketa-epaimahaiei, ezta beren erabakietatik aldendu ere. Administrazio-errekurtsoren bat jarriz gero bakarrik berrikusi ahal izango dira, administrazio-prozedura erkidearen araudiaren bidez”, azaldu dute udal ordezkariek.

Ildo horretan, epaimahaiak ematen duen edozein ebazpen organo politikoentzat loteslea dela adierazi dute Basauriko udal arduradunek, eta gai horri buruzko informazio zehatza Etxe Maitia Egoitzaren hurrengo Kontseilu Errektorean emango duela adierazi dute.

Osorik irakurri