→Basauri

Begoña Frutos: “Herriko Taldeak zuzentzen aitaren bidea jarraitu dut”

Herriko Taldeakeko lehendakari berria da Begoña Frutos itsaslapurtarra. Lehendakari bezala dituen ardurez, jaien antolakuntzaz eta basauriar bezala Sanfaustoak bizitzeko moduaz hitz egin dugu berarekin.

Martxoan hartu zuen Begoña Frutosek lehendakari kargua Herriko Taldeaken // Argazkia: Geuria

Herriko Taldeakeko lehendakari berria da Begoña Frutos itsaslapurtarra. Lehendakari bezala dituen ardurez, jaien antolakuntzaz eta basauriar bezala Sanfaustoak bizitzeko moduaz hitz egin dugu berarekin

51 urte dira dagoeneko Herriko Taldeak elkartea Basaurin eratu zutenetik. Ordutik, eta elkarteari esker, San Fausto jaien arima indartu egin da. Hain zuzen ere, Herriko Taldeakek antolatzen ditu urtero Basauriko jaiak. Elkartean basauriar asko dago buru-belarri guztiz altruista den lana egiten, basauriar guztien probetxurako. Aurten, Begoña Frutos (Basauri, 1993) da Herriko Taldeakeko aurpegirik ezagunena, elkarteko lehendakaria baita. Martxoan hartu zuen kargua eta ordutik, bera eta zuzendaritza batzordea osatzen duten gainontzeko kideak (Joseba Goikoetxea, Sandra Barrio, Maider Diez, Andoni Pagola, Olatz Urtiaga eta Berdoi Garcia) lanean aritu dira 2019ko jaiak antolatzen. Hala ere, zuzendaritza batzordea zazpi lagunek osatu arren, atzetik hamasei kuadrilletako kide askoren laguntza izan dute.

Begoña Frutos, Herriko Taldeakeko lehendakari berria.
Hala da. Aurreko lehendakariak, Aritz Urtiagak, beste urte batez ez jarraitzeko erabakia hartu zuen. Orduan nire burua aurkeztea erabaki nuen. Beti nahi izan dut Herriko Taldeakeko parte izan, eta zergatik ez, lehendakari bezala. Gainera, gure aita ere Herriko Taldeakeko lehendakari izan zen. Genetan izango dut nahi hori!

Zelan hartu duzu ardura?
Ardura handia da. Alde batetik, aitaren lekukoa gogotsu hartu nahi dut, eta bestetik, nire aurreko lehendakariek eta zuzendaritza batzordeko kideek egindakoa zapuzterik ez dut nahi. Lehendakari izateko aukera zabaldu zitzaidan eta urratsa ematea erabaki dut aurten. Gogotsu nago, baina urduri ere bai. Erantzukizun handia dugu.

Aitarengandik gomendiorik jaso duzu?
Aita (Juan Carlos Frutos) 1985ean izan zen Herriko Taldeakeko presidentea. Ni jaio gabe nengoen artean, baina askotan kontatu digu zelan bizi zuen esperientzia. Orain dela 34 urte egoera bestelakoa zen. Ez zen gauza bera. Gaur egun, traba gehiago daude eta ondorioz, neurri gehiago hartu behar ditugu. Araudia gero eta zailagoa da, paper gehiago bete behar ditugu… Ez da lehen moduan. Aitak, eta noski, aurreko zuzendaritza batzordeko kideek lasai egoteko gomendioa eman didate, ahal dudan guztiaz disfrutatzeko eta ondo pasatzeko. Azken finean denek esan didate jaiak aurrera ateratzen direla, arazoak eta ezustekoak egon litezkeela, baina horiei aurre egiteko baliabideak baditugula.

Herriko Taldeak barrutik ezagutzen duzu jada.
Bai. Pasa den urtean Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordean sartu nintzen lehendabizikoz batzordekide bezala. Eta aurretik, Itsaslapurrak kuadrillan ere zuzendaritzako batzordekidea izan nintzen. Horrek ere harremanetan jartzen zaitu Herriko Taldeakekin.

Zuzendaritza batzordea gaztetu egin dela nabaria da.
Ni sartu nintzenean ez zen horren gaztea, baina aurten zuzendaritza batzordea osatzen dugunok gazteak gara. Berri ona da, horrek esan nahi baitu lekukorik egon, badagoela. Gazteok asko dugu ikasteko. Batzuetan ez gara ausartzen pausoa ematera eta zuzendaritza batzordean sartzera, baina egin daiteke. Laguntza beti izango dugu aurrekoengandik.

Ardura aldetik ere erantzukizun handia ikusiko da kanpotik.
Gazte askok hori pentsatuko dute, baina azkenean kargua hartzea eta gogoa izatea da garrantzitsuena. Talde bat dago atzetik, eta inoiz ez zaude bakarrik. Lantaldeak ondo funtzionatzen badu, dena ondo aterako da. Lan egiteko gogoa da inportanteena.

Zelan egiten duzue lan elkartean?
Zuzendaritza batzordea eratu eta berehala hasten gara lanean. Zuzendaritza barruan zenbait lantalde daude eta guztion artean lantalde bakoitzean landutakoa komunean jartzen dugu. Koordinatzeko onena da lantaldeak eratzea eta horren arabera lan egiten dugu. Lantaldeak dira: musika eta kontzertuena, txikiena eta kultura, eta jaiak hurbiltzen diren heinean, programarena eta behar teknikoena. Gero, jaietan zehar Herriko Taldeakeko kideok eta kuadrilletako bokalek egiten dugu lan, adibidez, guardiak egiten. Hau da, goizez eta arratsaldez gutxienez bi pertsona egoten gara jaiez arduratzen. Esaterako, artistaren bati zerbait falta bazaio, pertsona horien ardura da behar hori erantzutea.

Segurtasun aldetik, neurri bereziak hartu beharko dira.
Bai. Gero eta gehiago. Segurtasun aldetik, poliziarekin, babes zibilarekin edota Gurutze Gorriarekin elkarlanean aritzen gara. Gainera, gero eta seguru gehiago behar dira: txikientzako parkeak muntatzeko edota, aipagarria dena, zezen mekanikorako arkitektoak etorri behar izatea. Makina ikuskatu eta baimena eman behar du erabili aurretik.

Bihartik aurrera zer egingo duzu jaietan?
Herriko Taldeakeko lehendakari batek eta basauriar batek egingo duena egingo dut jaietan. Hau da, alde batetik, presidente bezala zenbait ekitaldi ofizialetara joatea dagokit, eta bestetik, basauriar bezala lagunekin disfrutatu eta ondo pasa nahi dut. Balantza hori orekatzen saiatuko naiz. Hori bai, presidente bezala zein herritar bezala gogotsu biziko ditut jaiak.

Zein da egunik onena sanfaustoetan?
Orain arte, kuadrilla bateko kide moduan, San Fausto eguna izan da niretzat politena. Lehendakari bezala, aurten ere San Fausto eguna oso garrantzitsua izango da, baita lehenengo eta azkeneko egunak ere. Sumatzen dut berezia izango dela aurten biziko dudana.

Eta eguneko planik onena?
Bada, goizetik kalera irtetea, eguerdian lagunekin poteoan ibiltzea, bazkaltzera joatea, eta arratsaldean dauden ekintzetara joatea. Gero bazkaldu eta gaueko giroaz ere gozatzea. Kuadrillarekin egotea da planik onena, goizetik gauera arte.

Jai egitarautik zerbait nabarmendu beharko bazenu.
Aurten ostiralez hasiko dira jaiak, beraz, egun bat gehiago dugu sanfaustoez gozatzeko. 217 jarduera izango dira aurten jaietan, egunero, goizez, arratsaldez zein gauez. Musikaren aldetik, Boikoten kontzertua da nabarmenduko nukeenetako bat: jendeari asko gustatzen zaio, kontzertu bakarra izango da… Orokorrean, kontzertuei dagokienez, herritarren erantzuna oso positiboa izan da. Bestetik, azpimarratu nahiko nuke birziklatzeari garrantzi handia emango diogula: bazkarietan sortzen den zabor gehiena birziklatzeko hautua egin dugu kuadrillok.

Eta, jardueren aldetik?
Bada, aipatzekoa da aurten San Fausto eguneko kuadrillen bazkaria Bizkotxalde parkean izango dela. Espero dugu eguraldia lagun izatea. Ikusgarria izan daiteke hainbeste jende, kuadrillaz jantzita, bertan batera elkartzea. 3.000 lagunetik gora espero da. Giro ezin hobea egongo da. Euria egiten badu, ordea, sakabanatu egin beharko gara eta aterpe ezberdinetan bazkaldu. Era berean, herrigunetik ateratzeko asmoz, kuadrilla guztien artean poteo bat egiteko ideia dugu. Asko biltzea zaila izango da, baina beste auzoetara iristeko aukera bezala proposatu zuten zenbait kuadrillek. Asmoa da Arizera, Pozokoetxera edo Basozelaira hurbiltzea.

Bestetik, kuadrillek antolatzen dituzten jarduerei dagokienez, Laguntasunakek Quidditch txapelketa egingo du urriaren 12an eta Ontzakek giza futbolin ibiltaria prestatu du. Aspertzeko ez da aitzakiarik egongo. Goizez eta arratsaldez milaka jarduera daude!

Iaz jarduera batzuk berreskuratu eta berriak antolatu ziren 50. urteurrena zela eta. Baten bat errepikatuko da?
Bai. Adibidez, Txikien Plenoa, zapitxoaren jokoa (Txanogorritxu Ta Otso Maltzurra), zezen mekanikoaren txapelketa, kandela australiarren lasterketa (Edurre), lokotxen txapelketa (Aldatxa), aulkien jokoa (Alaiak), edota traineru erraldoia (Aldatxa).

Erasorik gabeko jaiak ere aldarrikatuko dituzue aurten.
Hala da. Kuadrillen artean indarrean dagoen protokoloa aktibatzeaz gain, aurten Arizgoitiko kontzertuen aurretik eraso sexisten kontrako audio-mezuak zabalduko ditugu, besteak beste. Indarkeria matxistari eta sexistari aurre egiteko Kiskali Taldearekin eta Marienearekin elkarlanean aritu gara, eta Udalaren laguntza ere izan dugu.

Jaietan euskararen presentziari dagokionean, zerbait finkatuta baduzue?
Ofizialak diren ekitaldiak elebidunak dira. Esate baterako, pregoia edo jaien amaiera. Herriko Taldeakeko barne komunikazioa -kuadrillei emailak bidaltzea- ere bi hizkuntzatan egiten dugu. Batez ere, txikientzako ekitaldietan, antzerkietan eta tailerretan euskararen erabilera sustatzen saiatzen gara.

Udaletxeko balkoian egingo duzun agurrean zer adieraziko duzu?
Kuadrilla baten parte izatearen eta Herriko Taldeaken parte izatearen sentimendua goraipatuko ditut. Sentimendu hori mantendu egin behar dugu, bestela desagertu egingo da. Era berean, pregoilarien funtzioa nabarmenduko dut. Oso harro nago urte hau Basauri Eskubaloi Taldeko emakume seniorrekin partekatzeaz; merezi dute pregoilari izatea. Halaber, eraso matxisten kontrako mezua ere botako dut. Udaletxeko balkoian gehiengoa emakumeak izango gara, eta aukera egokia izango da hori aldarrikatzeko.

Udaletxea aipatzen dugunez, azaldu zein den Herriko Taldeaken eta Udalaren arteko harremana.
Udalak dirua ematen dio Herriko Taldeaki eta honek jaiak antolatzen. Gutxi gorabehera 340.000 euro inguru ematen dizkigu. Herriko Taldeakek askatasun osoa du egitaraua prestatzeko. Hori bai, gauza garrantzitsuetarako Udalaren babesa izan behar dugu. Bilerak egiten ditugu eurekin, batez ere segurtasun neurriengatik. Programan jasotzen ditugun edukien aldetik, guk erabakitzen dugu zer kontratatu, zer egin, eta zer ez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak