Sareak

☉ Basauri

Programa / Bentako jaiak 2023

|

Abarka Egunarekin hasiko dira Bentako jaiak // Geuria

Maiatzaren 13tik 21era bitartean izango dira Bentako jaiak. Urtero bezala, Herriko Taldeakeko kuadrillak Abarka Eguna ospatuko dute, biata Festibas musika jaialdia ere. Gainera, kale animazioa, pailazoak, tailerrak, kontzertuak eta erromeria antolatu ditu Txantxangorri Kultur Elkarteak. Aurten lehen aldiz herri bazkaria antolatu dute bigarren asteburuan, bingo musikatuarekin batera. Herri bazkarirako txartelak Zutarri eta Ilargi tabernetan jarriko dituzte salgai.

Bentako jaiak Txantxangorri Bentako Auzo Elkarteak antolatzen ditu, Basauriko Udalaren, San Jose ikastetxearen, Herriko Taldeaken, Basauri Merkatari Elkartearen, Zutarri tabernaren, Zirt Zarten, Txarraska Gaztetxearen, CTNNB1 elkartearen eta Sukoiren babesarekin.

Bentako jaiak 2023 / Egitaraua

Maiatzak 13-21

Maiatzak 13, larunbata. Abarka Eguna
12:00 Haizedoinu
12:00 Danbolin Txistulari Elkartea
12:30 Kuadrillak San Isidro plazan batzea
12:30 Kuadrillen arteko poteoa
15:00 Kuadrillen bazkaria San Jose ikastetxean
18:00-21:00 Festibas jaialdia: Maialen Ibarra + BrokenD + Semejantes
20:00-23:00 Taloak San Josen
22:30 Erromeria San Isidro plazan: Urrats

Maiatzak 14, igandea
10:00-14:00 Erakusketa mikologikoa San Jose ikastetxean
12:00 Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak
12:00 Danbolin Txistulari Elkartea
13:00 Taloak Zutarri Kultur Elkartearen eskutik San Josen

Maiatzak 15, astelehena. San Isidro eguna
12:00 Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak
13:30 Meza San Jose ikastetxean
13:30 Luntxa San Jose ikastetxean

Maiatzak 19, ostirala
20:00-23:00 Taloak San Josen
22:00-01:30 Bihurri Sound System San Isidro plazan

Maiatzak 20, larunbata
11:00-14:00 Txarraska Txiki San Isidro plazan: umeentzako tailerrak, txalaparta, serigrafia, graffitiak, jolasak….
11:00-14:00 Rokodromoa San Isidro plazan
12:00 Danbolin Txistulari Elkartea
12:00 Haizedoinu
13:00-16:00 Taloak San Josen
15:00 Herri bazkaria (5 euro) + bingo musikatua Bentako plazan
20:00-23:00 Taloak San Josen
21:00-00:00 Erromeria: Zutik
00:30-01:30 Acido Folklorico DJ San Isidro plazan

Maiatzak 21, igandea
10:00 Luzaketa-ariketa dinamizatuak Marienean
10:30-12:30 Emakumeen II. Korrikaldia Marieneatik San isidro plazara
11:30 Patxin eta Potxin pailazoak Bentako plazan
12:00 Talo solidarioa + CTNNB1 elkartearen aldeko tailerrak San Josen: aurpegiak margotzea, tatuajeak, Boby Ponpa Solidarioak…
12:00 Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak
12:00 Danbolin Txistulari Elkartea
12:30-13:30 Txaranga San Isidro plazan

☉ Basauri

Jokalari hauek dira 2026ko Basauriko Selekziorako hautatuak

|

2026ko Basauriko gizonezkoen Selekzioa // Basauriko Udala

Mikel Rodriguez Basauriko Selekzioko gizonezkoen futbol entrenatzaileak hautatu ditu dagoeneko aurtengo jokalariak. Guztira 22 jokalari hautatu ditu Rodriguezek.

Asier Iragorri alkateak eta Jon Zugazagoitia Kirol arloko zinegotziak etapa honetaz “ahalik eta gehien gozatzea eta Basauri harrotasunez ordezkatzea” animatu dituzte jokalariak.

Jokalari hauek osatzen dute 2026ko Basauriko Selekzioa: Alvaro Alonso, Markel Gomez, Jaider Felipe Cano, Mohamed Yaraahallah Salek, Eder Ribote, Enaitz Alejo, Ibai Cobelo, Alex Molina, Endika Charterina, Aratz Carromero, Markel Carazo,  Asier De La Fuente, Markel Gomez, Kepa Perez, Erik Del Rio, Ander Azkueta, Mikel Llano, Julen Etxebarria, Julen Vargas, Iker Navaridas, Alex Moreno eta Oier Barrero.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Korrika jaia antolatu dute martxoaren 14an San Migelen, Basaurin

Pankarta pintaketa, San Migel Kantari, bazkaria, pilota partidak, Bertso Pilota eta gurdi-poteoa antolatu dituzte

|

Larunbatean egingo dute Korrika jaia San Migelen // Geuria

Martxoaren 14an, larunbatez, Korrika jaia antolatuko dute San Migelen, Basaurin. Otsailean GEURIAn aurreratu bezala, Korrikaren aldeko bazkaria izango da Sofia Taramona ikastetxeko jolastokian, baina ez da ekitaldi bakarra izango.

Egunari hasiera emango diote 12:00etan umeen pankarta pintaketarekin eta korrikaldi txikiarekin. Ondoren, San Migel Kantari taldearekin tabernaz taberna kalejira antolatu dute.

Eguerdian, kuestazio mahaia jarriko dute eta herritarrek Korrika materiala erosteko aukera izango dute.

Bazkaria eta gero, umeen pilota partidak izango dira frontoian, eta horien ostean, Bertso Pilota izango da Lizaso, Erasun, Goñi eta Urruzola pilotariekin eta Arkaitz Estiballes eta Nerea Elustondo bertsolariekin.

Eta gauari hasiera emateko, gurdi-poteoa antolatu dute herriko kaleetatik.

Egitaraua | Korrika Kulturala San Migelen

Martxoak 14, larunbata
12:00 Umeen pakarta pintaketa eta korrikaldia Ixatxak parkean
12:30 San Migel Kantari Elexalde tabernan
13:30 Kuestazio mahaia eta Korrika materiala Laboral zaharrean
14:30 Korrika bazkaria Sofia Taramona ikastetxean
18:00 Umeen pilota partidak frontoian
18:30 Bertso Pilota: Lizaso-Erasun vs Goñi-Urruzola. Arkaitz Estiballes-Nerea Elustondo
20:00 Gurdi-poteoa Elexalde tabernatik

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basaurin eskola-sukaldea jartzeko kudeaketa “bizkortzea” eskatu die EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta Udalari

|

Sofia Taramona ikastetxeko jantokia // Geuria

Iazko ekainean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri zuen eskola-sukalde bat jarriko zuela martxan Basaurin 2025-2026 ikasturtean, inguruko bederatzi ikastetxe publikori zerbitzu emateko.

Basauriko ikastetxeetako Guraso Elkarteen urteetako aldarrikapena da, baina oraindik horren berririk ez dutela salatu dute. “Eta, gainera, azaroan eta abenduan zomorroak agertu ziren ikasleen plateretan”, salatu zuten Basauriko familiek martxoaren 4an Ibaigane Kultur Etxean egin zuten bileran.

Guraso Elkarteek eskatzen dute ikastetxe publiko bakoitzean bazkariak sukaldatzeko sukaldeak egokitzea, baina Eusko Jaurlaritzak zonaldekoaren alde egiten badu, kalitatea handitzea eskatzen dute: “Hala ere, susmoa daukagu zonaldeko sukaldea eraiki arren, bertan esleituko duten zerbitzua kateringa izango dela berriro”.

Marko horretan, Basauriko EH Bilduk eskola-sukalde zentralaren ezarpenaren atzerapena salatu du.

“EH Bilduren ustez bereziki larria da Guraso Elkarteek berriro ere gurasoekin bilerak planteatu behar izatea eta Hezkuntza Sailaren jardun faltaren aurrean kexa publikoak egitea; izan ere, iragarpenak egiten jarraitzen du baina ez du inolako zehaztasunik aurkezten”, diote talde subiranistatik.

Ildo horretan, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta Basauriko Udalari eskatu die beharrezko kudeaketak “bizkortzea”, “2026-2027 ikasturtearen hasieran sukaldea ikastetxeetan errealitate izan dadin”, diote.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Marina Landak Aria taldearekin kontzertua emango du martxoan Social Antzokian 

|

Marina Landa Aria taldeko buru da eta kontzertua emango du martxoaren 12an Basaurin // Social Antzokia

Marina Landa buru duen Aria taldeak kontzertua emango du martxoaren 12an, ostegunez, 20:00etan Social Antzokian.

Taldearen azken diskoak aurrera begiratzeko beharra islatzen du.

Sarrerak salgai daude 6 euroan, eta Social Antzokiko bazkideek doan gozatu ahalko dute kontzertuaz. 

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Silvia Gomez, Ekain Perrinoren ama: “Epaiketan bizi izan duguna oso gogorra izan da”

2021eko eraso homofoboaren epaiketak lau saio izango ditu: gaur izan da lehena eta Ekain berak eta lekuko batzuek deklaratu dute epailearen aurrean

|

Bost urte eta gero, Basaurin gertatutako eraso homofoboaren epaiketa hasi da gaur. Eta, Ekain Perrinori eta bere familiari babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Basauriko Bentako plazan [hemen argazkiak]

Elkarretaratzean izan dira Ekainen senideak, eta GEURIAn Silvia Gomez bere amarekin berba egiteko aukera izan dugu: “Epaiketan bizi izan duguna oso gogorra izan da”.

Ekain lehenengoa izan da epailearen aurrean deklaratzen eta ondoren erasoa ikusi zuten lekukoek eman dute euren testigantza. Erasoa egitea leporatuta 11 pertsonak deklaratuko dute martxoaren 11n.

Osorik irakurri