Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Basauri

Basauriko Bidebietak antolatutako XXI. Gazte Txapelketak Bizkaiko 129 pilotari neurtuko ditu

Txapelketari hasiera eman diote apirilean eta ekainera arte luzatuko da. Guztira 109 partida jokatuko dira

|

Txapelketarei hasiera eman diote apirilean eta ekainera arte luzatuko da // Arxtiboko irudia, Geuria

Bidebieta Esku Pilota Klubak hasiera eman dio XXI. Gazte Txapelketari. Apirilaren 14an hasi zuten txapelketa eta guztira 129 pilotari neurtuko dira.

Bidebieta, Arguia, Adiskide, Iluntxo, Itsasalde, Mandoia, Izarra, Danok Lagunak, Balmaseda, Danak Bat, Usansolo, Upo Mendi, Lagun Artea, Lagun Onak, Getxo, Joko Alai, Lemoa, Durango, Olaburu, Olgetan, Kurene, Zaldua, Markina, Akarregi, Lezama, Arkupe, Lea Ibarra, Txumuluxueta, Gure Kirola, Gallarta eta Orma Bi klubetako pilotariek hartuko dute parte.

Txapelketa San Migeleko frontoian jokatuko da eta ekainera arte luzatuko da. Guztira 109 partida jokatuko dira: lagunartekoak, umetxoak, goxua, umeak, gaztetxoak, neskak, kadeteak, gazteak eta nagusiak kategorietan.

Egutegia/ Bidebieta XXI. Gazte Txapelketa

Apirilak 14, igandea
16:00 – San Migeleko frontoia
– Umetxoak A taldea: Ekain Artabe-Liher Garcia (Bidebieta-Arguia) vs Kerman Uribesalgo-Harri Artola (Adiskide-Iluntxo)
– Goxua B taldea: Hegoi Yanguas-Saioa Gonzalez (Bidebieta-Lemoa) vs Egoitz de Miguel-Izaro Sistiaga (Izarra-Lemoa)
– Umeak B taldea: Izan Fontalba (Danok Lagunak) vs Inar Etxaburu (Bidebieta)
– Umeak D taldea: Aritz Rodriguez (Bidebieta) vs Iñigo Artolatxipi (Balmaseda)
– Umeak E taldea: Eloi Elortza (Balmaseda) vs Aratz Mendieta (Arguia)
– Gaztetxoak E taldea: Luken Argueta-Danel Trias (Upo Mendi-Lemoa) vs Luken Uriarte-Jon Aperribai (Adiskide-Bidebieta)
– Kadetetak A taldea: Markel Sololuze-Khadim Lo (Markina-Akarregi) vs Sendoa Calvo-Enaitz Uribe (Bidebieta)
– Gazteak A taldea: Izei Saratxu-Xabier Atxutegi (Lezama-Bidebieta) vs Alex Andrinua-Etxahun Olazabalaga (Lea Ibarra, Txumuluxueta)
– Gazteak B taldea: Iñigo Bergantiños-Jaime Andrinua (Lagun Artea-Lea Ibarra) vs Ibai Ormaetxea-Haritz Solaguren (Arkupe-Olaburu)

Apirilak 21, igandea
10:30 – San Migeleko frontoia
– Goxua A taldea: Endika Fuente-Arhane Mendibil (Bidebieta-Mandoia) vs Endika Alvaro-Malen Gonzalez (Bidebieta-Lemoa)
– Gaztetxoak D taldea: Jon Urrutikoetxea-Aran Goti (Upo Mendi-Mandoia) vs Ekaitz Ortega-Oier Gil (Bidebieta-Olgetan)
– Neskak A taldea: Laia Aparizio-Irene Azkona (Bidebieta-Usansolo) vs Jaiona Elortza-Olatz Bernal (Lagun Artea-Bidebieta)
– Neskak B taldea: Maialen Gaston-June Agirrebeitia (Lemoa-Zaldua) vs June Urrutikoetxea-Malen Mena (Durango-Lemoa)
– Kadeteak B taldea: Izei Urkidi-Jon Fraile (Akarregi-Lagun Onak) vs Maren Aparizio-Jon Bengoetxea (Bidebieta-Joko Alai)

Apirilak 21, igandea
16:00 – San Migeleko frontoia
– Lagunartekoak: Ane Ureña vs Aiuri Setien (Bidebieta)
– Lagunartekoak: Mateo Del Hoyo vs Egoi Muñoz (Bidebieta)
– Lagunartekoak: Danel Zugazaga vs Julen Ventura (Bidebieta)
– Lagunartekoak: Dario Del Hoyo vs Endika Bilbao vs June Bilbao (Bidebieta)
– Umetxoak B taldea: Unai Villapun-Ibai Liaño (Bidebieta) vs Markel Uriarte-Eki Barahona (Adiskide-Mandoia)
– Umetxoak E taldea: Unax Garcia-Ninbe Mendieta (Bidebieta-Arguia) vs Aritz Leivas-Iraia Martelo (Bidebieta-Iluntxo)
– Umeak A taldea: Enetz Lopategi (Danak Bat) vs Julen Serrano (Bidebieta)
– Gaztetxoak A taldea: Urko Gil-Ametz Bernaola (Bidebieta-Olaburu) vs Alain Martinez-Gilen Gomez (Bidebieta)
– Gaztetxoak B taldea: Aitzol Gomez-Liher Juez (Bidebieta-Lagun Onak) vs Jokin Arrieta-Adei Gorospe (Danak Bat-Olaburu)

Apirilak 28, igandea
12:00 – San Migeleko frontoia
– Lagunartekoak: Gorka Gonzalez vs Manez Izagirre (Bidebieta)
– Lagunartekoak: Oihan Sanchez vs Irati Liaño vs Julene Ugarte (Bidebieta)
– Umetxoak A taldea: Liher Garcia-Harri Artola (Arguia-Iluntxo) vs Kerman Uribesalgo-Ekain Artabe (Adiskide-Bidebieta)
– Umetxoak B taldea: Ibai Liaño-Eki Barahona (Bidebieta-Mandoia) vs Markel Uriarte-Unai Villapun (Adiskide-Bidebieta)
– Gaztetxoak E taldea: Ekiotz Angulo-Hodei Saenz de la Cuesta (Bidebieta-Durango) vs Luken Argueta-Danel Trias (Upo Mendi-Lemoa)

Apirilak 28, igandea
16:30 – San Migeleko frontoia
– Umeak E taldea: Ugaitz Bikarregi (Usansolo) vs Eloi Elortza (Balmaseda)
– Gazteak B taldea: Liher Ortiz de Zarate-Unai Gil (Olaburu-Bidebieta) vs Iñigo Bergantiños-Jaime Andrinua (Lagun Artea-Lea Ibarra)
– Nagusiak, final laurdenak: Arkaitz Egillor-Eneko Bercedo (Gure Kirola-Bidebieta) vs Julen Zenigaonaindia-Aitor Verde (Adiskide-Gallarta)

Maiatzak 5, igandea
11:30 – San Migeleko frontoia
– Goxua B taldea: Egoitz De Miguel-Izaro Sistiaga (Izarra-Lemoa) vs Aimar Caballero-Urtzi Heredia (Bidebieta-Izarra)
– Umeak E taldea: Aratz Mendieta (Arguia) vs Ugaitz Bikarregi (Usansolo)
– Gaztetxoak A taldea: Aimar Yanguas-Euri Muruzabal (Bidebieta-Mandoia) vs Urko Gil-Ametz Bernaola (Bidebieta-Olaburu)
– Gaztetxoak B taldea: Danel Guerrero-Ibai Santamaria (Bidebieta) vs Aitzol Gomez-Liher Juez (Bidebieta-Lagun Onak)
– Gaztetxoak D taldea: Ekaitz Ortega-Oier Gil (Bidebieta-Olgetan) vs Unax Alcalde-Markel Unda (Bidebieta)

Maiatzak 5, igandea
16:30 – San Migeleko frontoia
– Umetxoak E taldea: Ninbe Mendieta-Iraia Martelo (Arguia-Iluntxo) vs Aritz Leivas-Unax Garcia (Bidebieta)
– Goxua A taldea: Endika Alvaro-Malen Gonzalez (Bidebieta-Lemoa) vs Beñat Urrutikoetxea-Amaiur Beroiz (Bidebieta-Lemoa)
– Umeak D taldea: Iñigo Artolatxipi (Balmaseda) vs Guren Ruiz (Danok Lagunak)
– Gazteak A taldea: Aimar Gomez-Aitor Zuazo (Bidebieta-Getxo) vs Izei Saratxu-Xabier Atxutegi (Lezama-Bidebieta)
– Nagusiak, final laurdenak: Beñat Rementeria-Gorka Sobron (Olaburu-Bidebieta) vs Alen Garcia-Erdain Ibarrondo (Gallarta-Bidebieta)

Maiatzak 12, igandea
11:00 – San Migeleko frontoia
– Lagunartekoak: Ane Ureña vs Aiuri Setien (Bidebieta)
– Lagunartekoak: Mateo Del Hoyo-Julen Ventura vs Egoi Muñoz-Danel Zugazaga (Bidebieta)
– Umetxoak A taldea: Liher Garcia-Kerman Uribesalgo (Arguia-Adiskide) vs Harri Artola-Ekain Artabe (Iluntxo-Bidebieta)
– Umetxoak B taldea: Ibai Liaño-Markel Uriarte (Bidebieta-Adiskide) vs Eki Barahona-Unai Villapun (Mandoia-Bidebieta)
– Umetxoak D taldea: Jon Marina-Oier Recio (Bidebieta) vs Peio Gallastegi-Enaitz Fernandez (Adiskide-Itsasalde)
– Kadeteak A taldea: Sendoa Calvo-Enaitz Uribe (Bidebieta-Durnago) vs Haitz Ortiz de Zarate-Unax Agirrebengoa (Olaburu-Bidebieta)
– Kadeteak B taldea: Maren Aparizio-Jon Bengoetxea (Bidebieta-Joko Alai) vs Julen Carrasco-Aiur Goikoetxea (Bidebieta-Arkupe)

Maiatzak 12, igandea
16:30 – San Migeleko frontoia
– Umeak A taldea: Markel Fernandez de Pinedo (Itsasalde) vs Enetz Lopategi (Danak Bat)
– Umeak B taldea: Ekain Fernandez de Pinedo (Itsasalde) vs Izan Fontalba (Danok Lagunak)
– Gaztetxoak A taldea: Alain Martinez-Gilen Gomez (Bidebieta) vs Aimar Yanguas-Euri Muruzabal (Bidebieta-Mandoia)
– Gazteak B taldea: Ibai Ormaetxea-Haritz Solaguren (Arkupe-Olaburu) vs Liher Ortiz de Zarate-Unai Gil (Olaburu-Bidebieta)
– Nagusiak, final laurdenak: Aitor Briongos-Iskander Egillor (Orma Bi-Gure Kirola) vs Ruben Azkona-Beñat Garcia (Usansolo-Upo Mendi)

Maiatzak 19, igandea
11:00 – San Migeleko frontoia
– Umeak D taldea: Guren Ruiz (Danok Lagunak) vs Aritz Rodriguez (Bidebieta)
– Gaztetxoak E taldea: Luken Uriarte-Jon Aperribai (Adiskide-Bidebieta) vs Ekiotz Angulo-Hodei Saenz de la Cuesta (Bidebieta-Durango)
– Neskak A taldea: Jaione Elortza-Olatz Bernal (Lagun Artea-Bidebieta) vs Maialen Bedia-Ainhize Etxebarria (Lagun Artea-Txumuluxueta)
– Neskak B taldea: June Urrutikoetxea-Malen Mena (Durango-Lemoa) vs Eva Martinez-Zoihartze Basauri (Bidebieta-Lagun Artea)
– Nagusiak, final laurdenak: Mikel Karrillo-Xabier Aristondo (Bidebieta-Kurene) vs Iñaki Peña-Aimar Iturbe (Bidebieta-Zaldua)

Maiatza 19, igandea
16:30 – San Migeleko frontoia
– Umetxoak D taldea: Oier Recio-Enaitz Fernandez (Bidebieta-Itsaslde) vs Peio Gallastegi-Jon Marina (Adiskide-Bidebieta)
– Umetxoak E taldea: Ninbe Mendieta-Aritz Leivas (Arguia-Bidebieta) vs Iraia Martelo-Unax Garcia (Iluntxo-Bidebieta)
– Goxua A taldea: Beñat Urrutikoetxea-Amaiur Beroiz (Bidebieta-Lemoa) vs Endika Fuente-Arhane Mendibil (Bidebieta-Mandoia)
– Umeak A taldea: Julen Serrano (Bidebieta) vs Markel Fernandez de Pinedo (Itsasalde)
– Umeak B taldea: Inar Etxaburu (Bidebieta) vs Ekain Fernandez de Pinedo (Itsaslde)
– Gaztetxoak B taldea: Jokin Arrieta-Adei Gorospe (Danak Bat-Olaburu) vs Danel Guerrero-Ibai Santamaria (Bidebieta)
– Gaztetxoak D taldea: Unax Alcalde-Markel Unda (Bidebieta) vs Jon Urrutikoetxea-Aran Goti (Upo Mendi-Mandoia)

Maiatzak 26, igandea
10:30 – San Migeleko frontoia
– Lagunartekoak: Dario Del Hoyo-Julene Ugarte (Bidebieta) vs Endika Bilbao-Irati Liaño (Bidebieta) vs June Bilbao-Oihan Sanchez (Bidebieta)
– Lagunartekoak: Manex Agirre vs Gorka Gonzalez (Bidebieta)
– Umetxoak D taldea: Oier Recio-Peio Gallastegi (Bidebieta-Adiskide) vs Enaitz Fernandez-Jon Marina (Itsasalde-Bidebieta)
– Umetxoak finalerdia: A taldeko bikotea vs B taldeko bikotea
– Gaztetxoak final laurdenak: 1A vs 2B
– Gaztetxoak final laurdenak: 1B vs 2D
– Gaztetxoak final laurdenak: 1D vs 2E
– Gaztetxoak final laurdenak: 1E vs 2A
– Gazteak A taldea: Alex Andrinua-Etxahun Olazabalaga (Lea Ibarra-Txumuluxueta) vs Aimar Gomez-Aitor Zuazo (Bidebieta-Getxo)

Maiatzak 26, igandea
16:30 – San Migeleko frontoia
– Goxua B taldea: Aimar Caballero-Urtzi Heredia (Bidebieta-Izarra) vs Hegoi Yanguas-Saioa Gonzalez (Bidebieta-Lemoa)
– Umeak final laurdenak: 1A vs 2B
– Umeak final laurdenak: 1B vs 2D
– Umeak final laurdenak: 1D vs 2E
– Umeak final laurdenak: 1E vs 2A
– Kadeteak A taldea: Haitz Ortiz de Zarate-Unax Agirrebengoa (Olaburu-Bidebieta) vs Markel Sololuze-Khadim Lo (Markina-Akarregi)
– Kadeteak B taldea: Julen Carrasco-Aiur Goikoetxea (Bidebieta-Arkupe) vs Izei Urkidi-Jon Fraile (Akarregi-Lagun Onak)

Ekainak 2, igandea
11:30 – San Migeleko frontoia
– Umetxoak finalerdia: D taldeko bikotea vs E taldeko bikotea
– Gaztetxoak finalerdia: 1A-2B vs 1D-2E
– Gaztetxoak finalerdia: 1B-2D vs 1E-2A
– Neskak A taldea: Maialen Bedia-Ainhize Etxebarria (Lagun Artea-Txumuluxueta) vs Laia Aparizio-Irene Azkona (Bidebieta-Usansolo)
– Neskak B taldea: Eva Martinez-Zoihartze Basauri vs Maialen Gaston-June Agirrebeitia (Bidebieta-Lagun Artea)

Ekainak 2, igandea
17:00 – San Migeleko frontoia
– Umeak finalerdia: 1A-2B vs 1D-2E
– Umeak finalerdia: 1B-2D vs 1E-2A
– Nagusiak finalerdia: Briongos-Egillor I (Orma Bi-Gure Kirola) edo Azkona-Garcia (Usansolo-Upo Mendi) vs Rementeria-Sobron (Olaburu-Bidebieta) edo Garcia-Ibarrondo (Gallarta-Bidebieta)
– Nagusiak finalerdia: Egillor II-Bercedo (Gure Kirola-Bidebieta) edo Zenigaonaindia-Verde (Adiskide-Gallarta) vs Karrillo-Aristondo (Bidebieta-Kurene) edo Peña-Iturbe (Bidebieta-Zaldua)

Ekainak 9, igandea
11:00 – San Migeleko frontoia
– Neskak finalerdia: 1A vs 2B
– Neskak finalerdia: 1B vs 2A
– Kadeteak finalerdia: 1A vs 2B
– Kadeteak finalerdia: 1B vs 2A

Ekainak 9, igandea
16:30 – San Migeleko frontoia
– Lagunartekoak: Aiuri Setien vs Ane Ureña (Bidebieta)
– Lagunartekoak: Mateo Del Hoyo-Danel Zugazaga vs Egoi Muñoz-Julen Ventura (Bidebieta)
– Lagunartekoak: Dario Del Hoyo-Irati Liaño vs Endika Bilbao-June Bilbao vs Julene Ugarte-Oihan Sanchez (Bidebieta)
– Goxua finalerdia: 1A vs 2B
– Goxua finalerdia: 1B vs 2A
– Gazteak finalerdia: 1A vs 2B
– Gazteak finalerdia: 1B vs 2A

Ekainak 16, igandea
10:00 – San Migeleko frontoia
– Umetxoak finala
– Goxua finala
– Umeak finala
– Gaztetxoak finala
– Neskak finala
– Kadeteak finala
– Gazteak finala
– Nagusiak finala

☉ Basauri

Basauriko EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu dio udal gobernu taldearen aurrekontu proposamenari

|

Exabier Arrieta eta Leire Lezameta, Basauriko EH Bilduko lau ordezkarietako bi, San Migelen // Basauriko EH Bildu

Basauriko udal gobernu taldeak 2025eko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen azaroaren 21ean: guztira 65,8 milioi euro kudeatuko ditu Basauriko Udalak, aurten baino 3 milioi gehiago (% 5,3 gehiago).

Oposizioak gaur arte du epea proposamenari zuzenketak aurkezteko, eta Basauriko EH Bildutik jakinarazi dutenez, osoko zuzenketa bat aurkeztuko dute.

“Kontu horiek ia 66 milioira iristen dira, eta kopuru horren % 3,7 baino ez da inbertsioetarako. Kopuru hori urte askotan geldirik egon da, eta, adibidez, aurreko urtearekin alderatuta, % 13 jaitsi da, eta hori larria iruditzen zaigu hainbat arrazoirengatik. Gure ustez, jaitsiera hori gastu arrunten gorakadaren ondorioa da, diru-sarrera propioak erruz agortzen baitituzte”, diote koalizio ezkertiarretik.

Inbertsio-proposamenek “aldaketa sakonik ez” dakartela salatu dute: “Esate baterako, gure enpresa aukeraguneen garapena edo pertsona ahulenen gizarte-babesean sakontzea. Adibide gisa, Arizko zubi bat edo eserlekuak dituzten estalitako eremuak sortzea proposatzen da, ekitaldian zehar partidak egiteko egokiagoak direnak”.

“Inkoherentziak” daudela ere adierazi du EH Bilduk: “Adibide gisa, gehiago bideratzen da prentsa eta aldizkarietara etxerik gabeko pertsonei edo Janabideri laguntzera eta pertsona ahulei elikagaiak banatzera baino”.

“Maniobra tarte txikia”

“Agerikoa da oposizioa osatzen duten alderdiei maniobra tarte txikia uzten zaiela, aurrekontua oso doitua dagoelako. Baina horren bueltan, eta diru erabilgarria azaleratzen den neurrian, orduantxe heltzen zaie Udalaren beharrei. Hori bai, gainerako alderdi politikoak kontuan hartu gabe, aldez aurretik horiei beren proposamenei uko egin dietelako”, diote.

Oposizioaren proposamenik sartu nahi ez izatea salatu dute EH Bildutik: “Gobernu-taldeak benetan proposamenak sartu nahi izan balitu, formulak egon badaude. Hala nola, zirriborroa itxi baino lehen, gainerako udal taldeekin hitz egin; partida bat alderdientzat eurentzat gorde, aurrekontu partehartzaileetarako 400.000 euro gordetzen dituen bezala, edo akordio politiko bat lortu, urtean zehar gure ideiak txertatzeko aukera emango diguna, beraiek beraien proposamenekin egiten duten bezala. Baina uko egiten die, gehiengo absolutuak ematen dion lasaitasunagatik, beharbada”.

“Horregatik, oraingoan, eta hainbat urtez gure proposamenak sartzen saiatu ondoren, ez dugu parte hartuko “iragarritako heriotza” honetan, eta osoko zuzenketa hau aurkeztuko dugu kontuak itzultzeko eskatuz”, diote.

Hala eta guztiz ere, adostasunetara heltzeko “prest” daudela adierazi dute koalizio ezkertiarretik: “Osoko zuzenketa hau erretiratu dezakegu eta aurrekontuari aurka ez egitea eskaini dezakegu, akordio baten truke, non, modu eraikitzailean, gure ideiak eman ahal izango ditugun diruzaintzako geldikinen erabilgarritasunean oinarrituta. Beraz, badaude formulak, espero dezagun borondatea ere egotea”.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Zauriturik gabeko auto istripua gertatu da Basauriko sarreran, Arizen

|

Autoaren gidaria anbulatoriora eraman dute // Geuria

Auto batek istripua izan du Basauriko sarreran, Arizko zubiaren ondoan. Taberna baten ondoan dagoen barandaren kontra jo du eta bertan dagoen banku bat hondatu du.

Hala ere, Udaltzaingoak GEURIAri baieztatu dionez ez da zauriturik egon. Autoaren gidaria anbulatoriora eraman dute.

Auto pilaketak izan dira Basaurira sartzeko, baina dagoeneko trafikoa arina da. Udaltzainak trafikoa zuzentzen egon dira.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Gabonetako Ludoteka zerbitzuan izena emateko epea zabaldu du Basaurik

|

Abenduaren 13ra arte dago epea zabalik izena emateko; guztira 60 plaza eskainiko dituzte // Artxiboko irudia, Geuria

Basauriko Kultur Etxeak 4 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutako Gabonetako Ludoteka zerbitzua eskainiko du abenduaren 23an, 26an, 27an eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an.

Zehazki, zerbitzua San Migel, Ibaigane eta Pozokoetxeko Kultur Etxean eta Basozelai eta Kareaga Gizarte Etxeetan garatuko da goizetan, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Eskaintza 2018 eta 2020 bitartean jaiotako haurrei dago zuzenduta, eta izena emateko epea zabalik dago abenduaren 13ra bitartean.

Guztira 60 plaza eskainiko dituzte, eta zozketa bidez esleituko dituzte. “2024-2025 ikasturtean Basauriko ludoteka zerbitzua erabiltzen duten familiek izango dute lehentasuna”, zehaztu dute Kultur Etxeko ordezkariek.  Onartutakoen zerrenda abenduaren 18an argitaratuko du Kultur Etxeak.

Gabonetako Ludoteka zerbitzuko prezioa 25 eurokoa da. “Beherapenak ere egongo dira DSBE edo GGI jasotzen duten familientzat: % 75eko deskontua aplikatuko zaie, alegia”, diote. Era berean, hiru seme-alaba dituzten familia ugariei % 25eko deskontua ezarriko diete, eta lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiei % 40koa.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Jon Arretxe basauriarrak Touré detektibearen hamaikagarren liburua aurkeztu du: ‘Zenbaki gorriak’

Durangoko Azokan aurkeztuko du bere azken nobela Arretxek. Gainera, liburuak sinatzen ere ibiliko da idazle basauriarra

|

Jon Arretxe, Touréren azken nobela eskuetan // Argazkia: Erein

Jon Arretxe idazle basauriarrak argitaratu du Touré detektibearen hamaikagarren nobela: ‘Zenbaki gorriak’ (Erein, 2024).

Azaroaren 28an aurkeztu zuen liburu berria Arretxek Donostiako udal liburutegian eta Durangoko Azokan ere aurkezpena egingo du: abenduaren 6an, ostiralez, izango da 19:30etik 20:00etara Ahotsenean.

Liburu berria aurkezteaz gain, liburuak sinatzen ere ibiliko da Arretxe Durangoko Azokan, Erein argitaletxearen standean: abenduaren 5ean, 6an, 7an eta 8an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Touré detektibearen sagan hauek dira idazle basauriarrak publikatu dituen nobelak: ‘19 kamera’ (Erein, 2012), ‘612 euro’ (Erein, 2013), ‘Hutsaren itzalak’ (Erein, 2014), ‘Estolda jolasak’ (Erein, 2015) ‘Sator lokatzak’ (Erein, 2016), ‘Ez erran deus’ (Erein, 2018), ‘Mesfidatu hitzez’ (Erein, 2019), ‘Dortokaren begirada’ (Erein, 2021), ‘Lyrica Garaia’ (Erein, 2022), ‘Musker amarruak’ (Erein, 2023) eta azkena ‘Zenbaki gorriak’ (Erein, 2024).

11 liburu, 12 urte

Hau da ‘Zenbaki gorriak’ liburuaren sinopsia:

Hamabi urte igaro dira Mahamoud Touré Bilboko Afrika Txikira heldu zenetik, familia Burkina Fason utzita eta amets berrien alde borrokatzeko prest. Horretarako Saharako basamortua zeharkatu behar izan zuen, eta Gibraltarko itsasartea igaro. Baina denboraren poderioz, emaztea eta seme-alabak, etorkizun oparoko promesa hutsalez nazkaturik, ahaztu egin ziren Touréz, eta burkinarra zurrunbilo iraunkor batean sartu zen non ilunak askoz gehiago diren argiak baino.

Aurreko nobelan Las Palmasen egon ondoren, oraingo honetan patuak Bartzelonara darama Touré. Hor, denbora soberan izango du ihesaldi etengabea bilakatu zaion bizitzaz hausnartzeko, bizi izandako esperientzia gogorrak eta egindako okerrak mamurtzeko, eta inoiz baino astunago sentituko du bakardadearen pisua. Bere lagun leial Osman, Xihab eta Kristina (Sa Kené) jada ez dauzka ondoan, eta inoiz imajinatuko ez zituen gauzak egin beharko ditu bizirik irauteko, degradazio-maila beherenera iristeraino.

Jon Arretxek argazki gordina eskaintzen digu Zenbaki gorriaken Bartzelonako turismo-leku ederren azpian gordetzen den errealitatearena, eta agerian uzten digu paperik gabeko etorkinek, etxebakoek, txiroenek… non bilatzen duten babesa. Eleberri bizigarri bezain gogorra da Touréren hamaikagarrena, estilo zintzokoa, sagako besteetan bezala Europa diruduneko baztertuen azpi mundua erakusten duena.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak / Basauriko Mintzodromoak 100 lagun baino gehiago bildu ditu Solobarrian

|

Solobarriako plazako karpak 100 lagun baino gehiago elkartu ditu gaur goizean, Euskararen Eguna dela eta antolatutako Mintzodromoan. Bertan izan dira Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Berbalagunak, Basauri ikastetxeko ikasle eta irakasleak eta udal ordezkariak, hiru mintzagaien inguruan berba egiten: gaur egungo bizitzaren erritmo azkarraz, urak har ditzakeen eremuetan eraikitzeaz  eta fake news fenomenoaren inguruan.

Euskararen egunak giro ederra ekarri du Solobarriako Mintzodromora eta bertako partaideak gogoz aritu dira istorioak euskara hutsean elkarbanatuz.

Osorik irakurri