Gaztetxoentzako esku pilota eta pala ikasturte berria prestatu dute Basauriko Bidebieta Pilota Klubekoek, euskara hutsean. Klaseak 5 urtetik gorakoentzako haurrentzat prestatu dituzte astelehenetik ostegunera eta Mikel Karrillo basauriarrak eta Gorka Santos etxebarritar entrenatzaile esperientziadunek eskainiko dituzte: “Aurten lehen aldiz iragarri badugu ere, gure klaseak euskara hutsean egin ditugu betidanik, normala baita guretzat horrela funtzionatzea”, aitortu digu Karrillok.
Ikasturte berri honetan izena emateko asmoa dutenetzat 632 539 674 telefono zenbakia jarri dute eskuragarri.

Mikel Karrilo haurrei argibideak ematen iazko Basauriko jaietan Artunduagan jokatutako partidetan // Geuria
