Goizeko hamaiketan hasi dira txirrindulariak jo eta ke. Arizgoiti plazatik abiatu dira eta Basauriko errepideetan barrena egin dute ibilbidea. “Gaurkoa ez da lasterketa bat, eguraldi onaz eta kirolaz gozatzeko eguna da”, esan dute antolakuntzatik. Basauriko Ariz Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, XXIX. Bizikleta eguna ospatu dute.
