Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egin du Basaurik. Irailaren 22an, igandez, Bizikleta Martxa egin dute ehun bat lagunek, Arizgoiotitik abiatuta. Datorren asteburuan, oinezko ibilbide gidatua egingo dute: San Migeleko Taberna Nagusitik abiatuko da ibilaldia eta Finagatik, Malmasinetik eta Ugaotxatik igaro ostean, abiapuntura itzuliko dira parte hartzaileak.
