→Basauri

Bizikletaren Eguna antolatu dute Basaurin, hilaren 18an

basauri-2017-bizikleta-eguna

Datorren irailaren 18an XXXII. Bizikletaren Eguna prestatu dute Basaurin, 11:00etan. Irteera Arizgoiti plazan bertan egingo dute eta segidan bira emango dute parte-hartzaileek Basauritik zehar.

Txirrindulari bat, Basaurin // Geuria

Datorren irailaren 18an XXXII. Bizikletaren Eguna prestatu dute Basaurin, 11:00etan. Irteera Arizgoiti plazan bertan egingo dute eta segidan bira emango dute parte-hartzaileek Basauritik zehar. Kaskoa jantzita eramatea nahitaezkoa izango dela azaldu dute antolaketakoek.

Egun berean parte hartu nahi duten txirrindulariek ekitaldia hasi baino ordubete lehenago eman beharko dute izena Arizgoiti plazan. Aurretik izena emateko aukera ere badago: irailaren 16an (ostiral honetan) 18:30etatik 20:30ak arte, Bai Horixe tabernan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak