→Basauri

Bizilagunak ekimena Basaurira iritsiko da azaroaren 11n

Bizilagunak ekimena azaroaren 11n bueltatuko da Basaurira, seigarren urtez jarraian. Ekimenean parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 30era arte.

2017ko Bizilagunak programan parte hartu zuten familia batzuk // Argazkia: Amekadi

Bizilagunak-aldameneko familia ekimena azaroaren 11n bueltatuko da Basaurira, seigarren urtez jarraian. Basaurikoak direnak eta bertan bizi baina jatorriz atzerrikoak diren familiak edota norbanakoak bilduko dira mahai baten inguruan elkarrekin bazkaltzeko. Europa osoan egiten den ekimena da Bizilagunak eta hainbat herrialdeetan antolatuko da une berean, baita Euskadiko udalerri askotan ere (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Getxo eta Barakaldo).

Ekimenean parte hartu nahi duenak izena eman behar du urriaren 30a baino lehen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (udaletxean zein San Migelen), udal webgunearen bitartez, 688 71 03 68 (whatsapp) edo 606 05 06 62 telefonoetara deituz, edo bizilagunak@basauri.eus helbide elektronikora idatziz.

Basauriko Udalak eta SOS Arrazakeria erakundeak antolatzen dute ekimena, Zas! Zurrumurruen Aurkako Sarearekin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak