→Basauri

Amiantoagatik hildako langile baten familiari 150.000 euro ordaindu behar dizkio Bridgestonek

Auzitegi Gorenak 148.746 euro ordaintzeko eskatu dio Bridgestone fabrikari lantegian amiantoa arnasteagatik hil egin zen langile baten familiari, kalte-ordainetan

Basauriko lantegia // Bridgestone

Auzitegi Gorenak 148.746 euro ordaintzeko eskatu dio Bridgestone fabrikari lantegian amiantoa arnasteagatik hil egin zen langile baten familiari, kalte-ordainetan.

Comisiones Obreras sindikatuaren arabera, Langilea 1969an hasi zen lanean eta 2009an jubilatu zen. Mesotelioma pleurala diagnostikatu zioten 2013an eta urtebete geroago zendu zen. Sindikatuaren arabera, Osalan enpresak txostena egin zuen  eta horren arabera, jatorria amiantoa izan zen.

“Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak erresoluzio bat argitaratu zuen. Horren arabera, prestazio guztien %50eko gainkargua emititu zuen, Bridgestone Hispania SAk ordaindu beharrekoa, amiantoak sortutako arriskuen aurrean neurri prebentiborik ez zegoelako“, azaldu dute sindikatuko ordezkariek.

Sententziak enpresatik amiantoa kentzeko plan ugari hartzen ditu bere baitan eta CCOOeko ordezkariek “albiste ona” bezala definitu zuten joan den urriaren 5ean Senatuan onartu zen biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzeko legearen testua: “Hala ere, beharrezkoa litzateke beste alderdi batzuk jorratzea”, gehitu dute.

Alfonso Ríos CCOOeko lan-osasuneko arduradunak berriz eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzari amiantoaren eraginpean dauden langileen senide bizikideentzat berariazko osasun-azterketak egiteko eta eskaera hau birritan egin badute ere Osasun-sailak ezetza eman dio, sindikatuaren arabera.

Eskualdean antzeko kasuak izan dira Sidenor enpresan, 2020an.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak