Basauriko Udalak aldi baterako bost funtzionario hautatuko ditu Udal Brigadan peoi lanpostuak betetzeko. Maiatzaren 12tik 23ra bitartean zabalik egongo da eskabideak aurkezteko epea Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan (udaletxeko beheko solairuan).
Deialdi honen oinarriak dagoeneko argitaratuta daude udal webgunean, baita udaletxeko iragarki-taulan ere.
Hautaketa prozesua
Basauriko Udaleko teknikariek eta Giza Baliabideetako langileek osatutako epaimahai espezifiko batek ebaluatuko ditu hautatze-prozesuko faseak eta probak -ez da ordezkari politikorik egongo epaimahaian-.
Lau peoi gehiago
Era berean, Brigadarako lanpostu horiez gain, Udalak beste lau peoi ere beharko ditu, aldi baterako, ekaineko hauteskundeen aurretik eta ostean zenbait lan egiteko. Hala nola, altzariak eta lokalak prestatzea; Hauteskunde-batzordearen materiala batzea eta biltegiratzea; hautetsontziak, botoa emateko paperak eta kabinak muntatzea eta banatzea; eta gune guztiak lehengoratzeko beharrezkoak diren desmuntatze- eta garbiketa-lanak egitea.
Bi hilabeterako kontratatuko ditu Udalak lau pertsona horiek: maiatzaren 23tik uztailaren 22ra, Lanbideren bitartez.
