Goizeko 09:00ak inguruan, sute txiki bat piztu da Basauriko Cervantes Hiribidean, 2019tik itxita dagoen Edesa lantegiaren gunean. Jaurlaritzako Segurtasun sailak GEURIAri jakinarazi dionez, sutea “larritasun txikikoa” izan da, elementu plastiko batzuk baino ez dira erre eta ez da zauriturik egon. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 09:03an jaso dute abisua eta 09:15erako itzaltzea lortu dute. Suhiltzaileak bertaratu direnerako, beraz, sutea kontrolpean egon da, eta esku hartzea bertan behera utzi dute dotazioek.
