→Basauri

Conchi Basabe izango da aurtengo Basauriko jaietako pregoilaria

Conchi Basabe, ezkerrean, eta 2019ko txupinazoa, eskuman // Geuria

Hogei egun barru hasiko dira Basauriko jaiak. Atzo kartel iragarlea -eta kartel lehiaketa irabazi dutenak- aurkeztu zuen Herriko Taldeakek, eta gaur aurtengo pregoia nork irakurriko duen iragarri dute: Conchi Basabe izango da 2022ko San Fausto jaiei hasiera emango diona, urriaren 8an.

“Conchik urteak daramatza sariak jasotzen desgaitasunen bat duten pertsonekin egiten duen lanagatik. Berak baino hobeto inork ez ditu beren beharrak ulertzen. Harro egoteko modukoa da guretzat berak ematea hasiera sanfaustoei”, diote Herriko Taldeaketik.

Herriko Taldeakek bost hautagai jarri zituen mahai gainean: Joxean Fernandez ‘Matxin’, Maria Cordoba, SD Ariz, Covid-19aren geldiarazteko lanean egon diren kolektiboak eta Conchi Basabe bera. Azkenean, barne bozketa baten bidez, Basabe izan da hautatua pregoilari izateko.

Guda Dantza, Andy y Lucas eta Desakato taldeak izango dira Basauriko jaietan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak