→Basauri

Agintzari, Basauritar eta Edurre taldeek dantzaldia egingo dute domekan, Euskal Herriko Dantza Agerketan

Datorren irailaren 25ean, domeka, Euskal Herriko Dantza Agerketako azken jarduera egingo dute Social Antzokian Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza taldeek, 19:00etan

Dantza Agerketako dantzariak, Pozokoetxen // Geuria

Datorren irailaren 25ean, domeka, Euskal Herriko Dantza Agerketako azken jarduera egingo dute Social Antzokian Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza taldeek, 19:00etan.

Mende erdi bete ditu Euskal Herriko Dantza Agerketak aurten eta ospakizuna non eta Basaurin egin dute joan den irailaren 17an. Aurtengo edizioan lurralde osoko 10 talde hurbildu dira Basaurira eta dantza artean izan ginen eurekin zapatuan.

Dantzetatik harago

Ekitaldi nagusia hilaren 17an Bizkotxalde parkean egin bazute, herriko bestelako gunetan ere jarduera bereziak antolatu ziren: ikuskizunak San Migelen, Basozelain, Kareagan, Arizen… 50 urteetan zehar batutako materialagaz erakusketa berezia prestatu zuten Pozokoetxen eta ikusgarri dago irailaren 24ra arte astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:15etara eta 16:30etatik 20:00ak arte.

Bertan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak utzitako hainbat jantzi tradizional ikus daitezke eta ikastetxeko haurrentzako bisita gidatuak ahalbidetu dituzte.

Bideoa | Basauri euskal folklorearen epizentro, Euskal Herriko Dantza Agerketaren 50. edizioan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak