→Basauri

Edesa Basaurin mantentzearen aldeko elkarretaratzea deitu dute gaur

basauri edesa 2018 urtarrilak 10 kontzentrazioa

Edesako langileek kontzentrazioa deitu dute gaur, urtarrilak 25, Edesa Basaurin manten dezaten aldarrikatzeko. Elkarretaratzea Bentako plazan izango da 18:30ean. 

Urtarrilaren 10ean egin zuten elkarretaratzea Bentako plazan // Geuria

Edesako langileek kontzentrazioa deitu dute gaur, urtarrilak 25, Edesa Basaurin manten dezaten aldarrikatzeko. Elkarretaratzea Bentako plazan izango da 18:30ean.

Basauriko Udala osatzen duten alderdi politikoek (EAJ, PSE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP) babesa erakutsi diete beste behin ere Edesako langileei, eta lantegia udalerrian mantendu dezaten adierazi dute: “Edesa Basauri bideragarria dela baieztatzen dute produkzio datuek, eta horregartik babesa erakutsi nahi diegu bertako langileei. Are gehiago, ekoizpen-kostuak eta enpresa-marjinak azken aldi honetan -CNA taldekoa izanda-, Fagorren garaian ziren baino hobeagoak izan dira“.

Edesaren ibilbidea Basaurin esanguratsua da oso, eta bertako langileek egin duten lan handiari esker erakutsi dute lantegia udalerrian mantendu daitekeela. Marka alde batera uzten duen edota Edesa Basauritik kanpo ikusten duen edozein proiekturen aurrean gu izango gaituzte aurrez aurre“, diote Basauriko Udaleko udaltaldeek adierazpen instituzionalaren bitartez.

CNA Group taldeko zuzendaritzak Edesa Industrial eta Geyserreko langile guztiak kaleratzea planteatu ondoren, elkarretaratzeak deitu zituzten urtarrilaren 10ean Basaurin eta hilaren 12an Arrasaten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak