→Basauri

Basauriko Eptisa Cinsa enpresako langileek sei greba egun deitu dituzte

Basauriko Eptisa Cinsako langileak // ELA sindikatua

Basauriko eta Leioako Eptisa Cinsa enpresako langileak greban daude. Hiru egun daramate protestan, “langileen erosahalmena defendatzeko”, diote ELA sindikatutik. Otsailaren 8an eta 9an ere lanuzteak deitu dituzte, eta datorren astean beste lau egunez “gutxienez” greba egingo dute.

“Hitzarmen kaskarra aplikatzen zaie langileei”, salatu dute ELAtik: “Egoera horretan, langileak erosahalmen galera handia jasaten ari dira, batez ere azken urteotako inflazioaren eta bizitzaren garestitzearen ondorioz. Enpresak, ordea, % 2ko igeroa besterik ez die eskaintzen soldatetan, KPIaren oso azpitik”.

Enpresaren eskaintza “oso eskasa” dela diote sindikatutik, “enpresak erraz asko aplikatu dezakeelako Bizkaia mailan KPIaren igoera, irabaziei esker. Gainera, gogoratu behar da enpresa ondo ez zihoanean, enplegu erregulazioko espedientea apliatu zietela langileei. Enpresa errentagarria eta produktiboa den honetan, plantillak eskatzen du irabaziak bidezkoago banatzea eta azken urte hauetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea”, diote ELAtik.

Estatu mailako ingeniaritza enpresa da Eptisa Cinsa eta Bizkaian bi lantegi ditu: bat Basaurin eta bestea Leioan. Basauriko lantegian 40 behargin daude lanean eta Leioan 20.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak