→Basauri

Argazkiak | Inauguratu dute eraso matxisten biktimei omenaldia egiten dien memoriala, Basaurin

Basauriko San Pedro eleizako plazan inauguratu dute gaur, azaroak 25, eraso matxisten biktimei omenaldia egiten dien eskultura

Rakel Rodríguez, memorialean // Geuria

Basauriko San Pedro eleizako plazan inauguratu dute gaur, azaroak 25, eraso matxisten biktimei omenaldia egiten dien eskultura. Aurkezpenean, Asier Iragorri Basauriko alkatea, Kiskali taldeko Bego Moreno eta Guiomar Rodríguez Manuela Egigureneko kidea eta Isabel Cadaval Basauriko Enplegu, Berdintasun eta Lankidetzako zinegotzia izan dira.

“2018 urte amaieran, Berdintasun Kontseilua osatzen dugun elkarteok eta Basauriko beste hainbat emakumek prozesu parte-hartzaile bati ekin genion”, azaldu du Kiskali taldeko Bego Morenok. “Helburua gure herrian indarkeria matxista pairatu eta biziraun duten emakumeen omenezko memoriaren txokoa identifikatzea izan da”. Kiskaliko kideek leku ikusgai bat behar zuten eskultura ipintzeko, “erdigunean, hausnarketa errazteko eta atsegina”.

“Leku historiko honetan udalerriko emakume askoren historia oroitzen duen Eskarabilera dago eta horrek Basaurin egin den memoria berreskuratzeko lanarekin eta emakumeen aintzatespenarekin lotura handia dauka”, gehitu du Kiskaliko kideak.

Irakurketen ostean Signo Danzako Rakel Rodrigezek performancea egin du memorialaren aurrean, herritarren aurrean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak