Ertibil erakusketa ibiltaria Basauri eta Arrigorriagatik igaroko da urrian eta azaroan

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria antolatu du eta Basauri eta Arrigorriagatik igaroko da urrian eta azaroan. Urriaren 17tik azaroaren 6ra Basauriko Ariz Dorrean ikusgai egongo da eta azaroaren 7tik 27ra Arrigorriagako udaletxeko Euskaldunberri Erakusketa Aretora eramango dute.