→Basauri

Bideoa | Basauri euskal folklorearen epizentro, Euskal Herriko Dantza Agerketaren 50. edizioan

Irailaren hirugarren larunbata dugu gaur, eta horrek Basaurin zerbait esan nahi du: Euskal Herriko Dantza Agerketa dela. Aurten ekimenak 50 urte bete ditu herrian eta hori ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute Agintzari, Basauritar eta Edurre Basauriko dantza taldeek. Pili Castro antolakuntzako kidea da eta berarekin solasean izan gara gaur goizean.

Aurreko edizioetan bospasei dantza talde autoktono ekarri izan dituzte, baina urteurrena dela eta, hamar dira gaur Basaurin diren taldeak: Indarra (Gasteiz, Araba), Lanestosako Dantzariak (Lanestosa, Bizkaia), Etorkizuna (Lekeitio, Bizkaia), Erketz (Lasarte-Oria, Gipuzkoa), Udaberri (Tolosa, Gipuzkoa), Danzantes de San Lorenzo (Iruñea, Nafarroa), Zubietako Ioaldunak (Zubieta, Nafarroa), Begiraleak (Donibane Lohizune, Lapurdi) eta Atharratzeko Dantzariak (Atharratze, Zuberoa). Lekeitioko Estudiantina ere Basaurin da. Eta berezitasun bezala, aurten goizetik izan dira dantzariak, eta auzo ezberdinetan.

Arratsaldean ekitaldi nagusia da Bizkotxalde parkean. Hau da egitarau osoa:

EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA | 2022

50. edizioa · Basauri

Irailak 12-24
– Erakusketa: Euskal Herriko Dantza Agerketa, 50 urte
Pozokoetxe Kultur Etxea
10:00-13:30 / 16:30-20:00, astelehenetik larunbatera

Irailak 16, ostirala
– Guztiontzako erromeria, txorizo dastaketa sagardoarekin eta haurrentzako tailerrak
19:00 Solobarria plaza

– Kantuz Kantu Basauri
20:15 Solobarria plazatik

Irailak 17, larunbata
– Gonbidatutako dantza taldeen emanaldiak Basauriko auzoetan
12:30 San Migel, Basozelai, Kareaga, Ariz eta Erdigunea

– Gonbidaturako dantza taldeen kalejira
18:15 Social Antzokitik Bizkotxaldera

– Gonbidaturako dantza taldeen emanaldia
19:00 Bizkotxalde parkean

Irailak 25, igandea
– Basauriko dantza taldeen emanaldia: Agintzari, Basauritar eta Edurre
19:00 Social Antzokia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak