Gabonetako loteriaren bigarren saria osorik banatu dute Basaurin: guztira 154 milioi euro. Zenbaki irabazlea 72.119 izan da eta Basauri Eskubaloi Taldeak saldu ditu partizipazioak. Hala ere, Nagusia kaleko 3. zenbakiko administrazioan saldu dute zenbakia. Mari Jose Berzosa, Eva Maria Martinez eta Beatriz Francisco dira administrazio horren saltzaileak eta euren hitzak jaso ditugu GEURIAn.
