Herritarrengana hurbiltzea: Basauriko Gizarte Zerbitzuen xedea

Joan den azaroaren 4an informazio-kanpaina berria eta koloretsua aurkeztu zuen Maria Larrinaga Gizarte Politikako zinegotziak Basauriko udaletxean egindako prentsaurrekoan. Bertara gerturatu ziren hedabideak harrituta agertu ziren Udalak erabilitako elementu grafikoen aurrean: “Irudi berria, bazen garaia!” bezalakoak entzun ziren osoko bilkuren aretoan.